213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Akats zuzenketa, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 2020ko plantilla organikoa.

Erabakiaren testuan adierazten da 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran onetsi zela hasiera batez; hori ez denez zuzena, argitara ematen da iragarki hau, akatsa zuzentzeko:

Honela dioen tokian:

Hasiera batean eta aho batez onetsi zen 2020ko plantilla organikoa 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran.

Honelaxe behar du:

Hasiera batean eta aho batez onetsi zen 2020ko plantilla organikoa 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran.

Arbizun, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2010559