213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 16ko 9/2020 Foru Lege-dekretuarena. Foru lege-dekretu horren bidez ezartzen da, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea.

Akats bat atzeman denez irailaren 16ko 9/2020 Foru Lege-dekretuan, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea ezartzen duen horretan (2020ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 17koan), bidezkoa da hura zuzentzea:

Honako hau dioen tokian:

“–Xedapen gehigarri bakarra.–Eskumena.

Falta arin eta astunengatiko zehapen espedienteak ireki, instruitu eta ebaztea udalei dagokie, baldin eta udal horiek 50.000 biztanletik gorakoak badira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari, gainerako udalerrietan.”

Honako hau behar du:

“–Xedapen gehigarri bakarra.–Eskumena.

Arau-hauste arin eta astunengatiko zehapen espedienteak ireki, instruitu eta ebaztea udalei dagokie, baldin eta udal horiek 50.000 biztanletik gorakoak badira.”

Iruñean, 2020ko irailaren 18an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2010803