209. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1321E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 26 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 479E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 26 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2020ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 23an emandako 1142E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak egiteko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 26 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 25ean.–Dagokiona kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea (urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak: Inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ALZUART ZALDAIN, NEREA

ARISTU BUENO, IZASKUN

GOMEZ RUIZ, RAQUEL

LANDA GIL, ALICIA

Baztertuak:

ANDUEZA RIEZU, MARIA DEL CARMEN (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintza ez betetzea.

Iragarkiaren kodea: F2009654