206. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11 - BEREZIA

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. obrak baimentzeko eskaera

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bidasoa ibaia zeharkatzen duen kolektorea babesteko asmoz, 17 m luze eta 1 m zabal izanen den harri-lubeta bat eraikiko da; eskuinaldean, 26 m luze eta 20 m zabal izanen den arrainentzako goranzko arrapala bat eraikiko da, %4ko malda baino gutxiago edukiko duena. Obrak egin baino lehen behin-behineko presa bat eginen da, ura ibilguaren mutur batera bideratzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantaurialdeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abuztuaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2009787