202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

3-7/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

3-2020 KREDITU TRANSFERENTZIA

1 4300 48000 aurrekontu-aplikazioa sortuko da (“Merkataritza sustatzeko bonoak”). 20.000 euroko kreditua izanen du.

1 3380 2262001 aurrekontu-aplikaziotik (“Iraileko feriak”) hartuko da kreditua. Zehazki, 20.000 euro hartuko dira.

4-2020 KREDITU TRANSFERENTZIA

Kreditua handituko da 1 34202 2120000 aurrekontu-aplikazioan (“Pilotalekua zaintzea eta konpontzea”): 3.500 euro gehiago.

Kreditua hartuko da aurrekontu-aplikazio hauetatik: 1 3410 2269900 “Urteurrena, Osabidea Kayak” (2.500 euro hartuko dira) eta 1 9240 2269901 “Herritarren aplikazioa”.

5-2020 KREDITU TRANSFERENTZIA

Kreditua handituko da 1 3261 41000 aurrekontu-aplikazioan (“Dirulaguntza Musika Eskolari”); 4.650 euro gehiago izanen dira ikasleei hirugarren ordainketaren %25 itzultzeko, COVID-19 pandemiaren ondorioz eten diren aurrez aurreko eskolengatik.

1 3380 2262001 aurrekontu-aplikaziotik (“Iraileko feriak”) hartuko da kreditua. Zehazki, 4.650 euro hartuko dira.

6-2020 KREDITU TRANSFERENTZIA

Kreditua handituko da 1 34200 2120000 aurrekontu-aplikazioan (“Igerilekuak zaintzea eta konpontzea”): 6.700 euro gehiago.

Kreditua hartuko da aurrekontu-aplikazio hauetatik:

1 3360 4820001 “Ekarpena, Nafar Laiariak”: 1.000 euro hartuko dira.

1 3380 2262001 “Iraileko feriak”: 150 euro hartuko dira.

1 3380 2262007 “Larrain dantza, antzezpenarekin “: 2.500 euro hartuko dira.

1 3410 4820000 “P2P patin lasterketa babestea”: 1.500 euro hartuko dira.

1 3410 4820001 “Ekarpena, Kayak piraguismo kluba”: 300 euro hartuko dira.

1 3410 4820002 “Piraguismo Federazioa babestea”: 1.250 euro hartuko dira.

7-2020 KREDITU TRANSFERENTZIA

Kreditua handituko da 1 34200 6320000 aurrekontu-aplikazioan (“Igerilekuak berritzea”): 8.000 euro gehiago.

Kreditua hartuko da aurrekontu-aplikazio hauetatik:

1 3380 2262000 “Herriko festak”: 5.800 euro hartuko dira.

1 3380 2262001 “Iraileko feriak”: 2.200 euro hartuko dira.

Garesen, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2009994