201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak hartutako Erabakia, 8/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko abuztuaren 27an egindako bileran, baliozkotu zuen 8/2020 Foru Lege-dekretua, abuztuaren 17koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurriak onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko. Foru Lege-dekretua 2020ko abuztuaren 18ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko abuztuaren 25eko 89. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 28an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2010068