200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, María Cruz Lerga Oronoz andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariorde izendatzen duena. Erakunde autonomo hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuak, 15. artikuluan, xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordeak, foru dekretu baten bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Cruz Lerga Oronoz andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariorde izendatzea, 2020ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuan 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2009540