200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-P-979

Ebroko Ur Konfederazioak 2020ko otsailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, Francisco Javier Marco Induraini (15834024L) ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Uztarroze ibaiaren ezkerraldean (901231002), ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen iturburu batetik ura ateratzeko, 025-Goi Arga-Goi Irati lur azpiko ur-masan, urte osoan, Ziegia alderdian, Uztarrozeko (Nafarroa) udal mugarteko 1. poligonoko 6. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 804,3 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,034 l/s-koa izanen da. Ura abereei emateko erabiliko da (600 ardi), aipatutako udal mugarteko 6. poligonoko 25. lurzatian. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009637