200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketaren aldaketa, 1. poligonoko 1104. lurzatian, La Balsa errepideko 16an. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketaren aldaketa, UA-5eko P-26 lurzatiari (katastroko 1. poligonoko 1104. lurzatia), La Balsa errepideko 16ari, dagokiona. Sustatzaileak Susana Corera Bona eta Juan José Corera Macua dira. Hasierako onespena Alkatetzaren martxoaren 9ko 21/2020 Ebazpenak eman zion. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta iragarkia Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta 2020ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 2an, argitaratu ondoko hogei eguneko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik (xehetasun-azterketa 2016ko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen behin betiko eta 2016ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 9an).

Ondotik, xehetasun-azterketaren eduki arauemailea argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Halaber, aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008817