200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 15. lurzatian.
Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko uztailaren 28an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Makirriaingo 5. poligonoko 15. lurzatian, Pilar Garcés Jimenezek eta Sabino Legarra Carrerak sustatua.

1. Osoko Bilkurak aho batez erabaki du Martín Gascue Aldaz jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea, ez duelako zerikusirik onarpenaren xedearekin, eta interesdunei helarazten zaie, dagokion errekurtso erregimenari buruzko informazioarekin batera.

2. Osoko bilkurak aho batez erabaki du behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Makirriaingo 5. poligonoko 15. lurzatian, Pilar Garcés Jimenezek eta Sabino Legarra Carrerak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Ezkabarten, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008369