200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, herrigune historikoko hiri-jarduketarako plan bereziarena; erabiltzeko baldintzak, 17., 29. eta 41. artikuluak. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko martxoaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatutako plan berezia.

Doneztebeko Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko herrigune historikoko hiri-jarduketarako plan bereziaren aldaketa; erabiltzeko baldintzak, 17., 29. eta 41. artikuluak. Sustatzaileak Jose Manuel Juanena jauna eta Arantxa Ezcurra andrea dira.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009287