200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Interesdunen epatzea, Cortesko Udalaren lan-egutegiaren onespenari buruzko gora jotzeko errekurtsoan

Honako honen bidez aditzera ematen da 20-00119 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Cortesko Udaleko langileen lan-egutegiaren aurka, zeina Cortesko Udaleko Alkateak 2019ko abenduaren 24ko 0535/2019 Ebazpenaren bitartez onetsi baitzuen.

Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Cortesen, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2008871