200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Berbintzanako Udalak, 2020ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Berbintzanako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren www.berbinzana.info web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak nahiz oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2009934