200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Kaskiturria jarduera ekonomikoen eremuan, lurzatien erabilera banatzeko. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko abuztuaren 6an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntualaren espedientea (Kaskiturria poligonoa), J. Javier Pascual Goñi arkitektoak sinatua 2020ko martxoan. Xedea da lurzatien erabilerak banatzea 2. fasean. Horrela, P-1 lurzatia, 2.364 m ²-koa eta planeamenduak balio anitzeko erabilera ematen diona, erabilera industrialekoa izan dadin, eta 2. lurzatiaren beste horrenbesteko azalera (lurzatiak 7.101 m² ditu), planeamenduak erabilera industriala ematen diona, balio anitzekoa izan dadin. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2009346