200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Balorazio txostenaren proposamena. Onespena

Alloko Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Alloko udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko dena.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak nahiz alegazioak aurkez ditzaten. Era berean, proposamen hori eskuaragarri egonen da Alloko Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Allon, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2009922