200. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1808/2020 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Joaquín José Oroz Pascual jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Joaquín José Oroz Pascual jauna izendatu zen, sei urterako, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko buru; lanpostu hori 9625 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Orain, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Ataleko buru izendatu dute Joaquín José Oroz Pascual jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren uztailaren 29ko 84/2020 Foru Aginduaren bidez. Izendapen horrek 2020ko abuztuaren 3tik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta 2020ko abuztuaren 2a izanen da Ibilgailu Parkearen Ataleko buru arituko den azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Joaquín José Oroz Pascual jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua; lanpostu hori 9625 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2020ko abuztuaren 2a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2008970