196. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1224/2020 EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2020ko otsailaren 18ko 381/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko martxoaren 6an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Aintzat harturik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 10ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda o.l. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2020ko otsailaren 18ko 381/2020 ebazpenaren bidez onetsi baitzen

Txanda irekia.

–Onartuak:

BUSTO FELICES, ELENA GUADALUPE

CURIEL BRACO, DAVID

DIAZ DE CERIO GARCIA, JESSICA

FRAIDIAS VENEGAS, OLGA MARIA

GARAYOA PELLEJERO, ESTIBALIZ

GARCIA RODRIGUEZ, GABRIEL

GIL PEREZ-NIEVAS, GONZALO ALFONSO

GOMEZ CALVO, ALMUDENA

ITURRIA AYERRA, MARIA NIEVES

LACUNZA CLEMENTE, PEDRO

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

MARCOS GOMEZ, BEATRIZ

MARTINEZ SANTAMARIA, AMAIA

MINAYA COTRINA, MARIA LUZ

NAVARRO RUIZ, PEDRO MANUEL

PEREZ GARCIA, SERGIO

RUIZ TORREGROSA, ANA

–Baztertuak:

Lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituztela ez egiaztatzeagatik:

ESPARZA ARTANGA, EDURNE

LAZCOZ IRIBARREN, ANDRES

3.2.1 oinarrian aipatutako hautapen prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik:

ALVAREZ ALVAREZ, ANTONIO

3.2.1 oinarrian aipatutako hautapen prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituela ez egiaztatzeagatik:

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

Igoera txanda.

–Onartuak:

ADRIAN URIZ, KONTXI

BORJA OTAZU, ANA

DEL REY MARTÍNEZ, ARANZAZU

URTASUN DÍAZ, ROSANA

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2009523