188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2020ko abuztuaren 24tik irailaren 7ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Javier Azcona Zabalzari igortzea, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Antzinen, 2020ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2009301