188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-894

Nafarroako Gobernuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzua.

Xedea: Leireko monasterioko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: izenik gabeko erreka-zuloa.

Unitate hidrogeologikoa: Leireko mendilerroa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esa (Nafarroa).

Isurketaren urteko bolumena handitu egin da eta egun 16.000 m³-koa da; tratamendu biologikoaren bidez araztu ondoren jabari publiko hidraulikora isurtzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2008744