188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bai eta plantilla organikoa ere.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 16an.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 638.009,78 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak administraziotik entitatera: 531.858,85 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 1.169.868,63 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 440.747,18 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 128.143,74 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.318,86 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 525.858,85 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 1.169.868,63 euro.

Aurreko aurrekontua osatzen dute Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aurrekontu arruntak eta Nafarroako Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen aurrekontuak. Hona hemen aurrekontu horien laburpenak:

ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOAREN AURREKONTU ARRUNTA

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 303.938,92 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 303.938,92 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 196.512,82 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 104.126,10 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.800,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 303.938,92 euro.

NAFARROAKO ERDIALDEKO TOKI EKINTZARAKO TALDEAREN AURREKONTU ARRUNTA

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 455.004,91 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak administraziotik entitatera: 525.858,85 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 980.863,76 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 244.234,36 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 75.917,59 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 126.852,96 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 525.858,85 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 980.863,76 euro.

Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jo da. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen da Erdialdeko Garapen Partzuergoaren 2020ko plantilla organikoa, plazak eta titularrak barne, partzuergoaren zerbitzura dauden funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen zerrenda osagarriekin batera, horretarako izapidetutako espedientean jasotzen diren bezala eta jarraian adierazten den moduan:

ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

–Koordinazioa; 1A zenbakiko lanpostua; B maila; koordinazio osagarria,% 34,57; lanpostuko osagarria,% 6,73; lanaldi osoa. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Administrari laguntzailea; 2A zenbakiko lanpostua; D maila; mailako osagarria,% 12; lanpostuko osagarria,% 8,52; lanaldi osoa. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Turismo teknikaria; 3A zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,% 6,73; lanaldi osoa. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Turismo teknikaria; 4A zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,% 6,73; lanaldi osoa. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: borondatezko eszedentzia.

–Turismoko ofiziala; 5A zenbakiko lanpostua; C maila; mailako osagarria,% 12; lanpostuko osagarria,% 8,52; lanaldi osoa. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

–Cristina Bayona Pérez, 1A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 1995-03-15. Egoera: jardunean.

–Aranzazu Capón Goñi, 2A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2002-06-01. Egoera: jardunean.

–María Jesús Amatriain Alonso, 3A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2001-04-01. Egoera: jardunean.

–Pilar Etxeberria Goya, 4A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2009-01-07. Egoera: borondatezko eszedentzia.

–Angela Marco Lasterra, 5A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2018-04-15. Egoera: jardunean.

–Ion Kepa Soltxaga Romeo, 4A zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2020-03-02. Egoera: jardunean (turismo teknikariaren lanpostuko eszedentzia ordezten).

NAFARROAKO ERDIALDEKO TOKI EKINTZARAKO TALDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

–Berdintasunerako teknikaria; 1B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,%6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Aholkularitza teknikaria; 2B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,%6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Toki garapenerako agentea; 3B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,%6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Proiektuetako teknikaria; 4B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,%6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Kontulari teknikaria; 5B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,%6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

–Proiektuetako teknikaria; 6B zenbakiko lanpostua; B maila; lanpostuko osagarria,% 6,73. Sarbidea lan eskaintza generiko bidez. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

–Ana Blanca Elcano Sesma, 1B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2002-10-17. Egoera: jardunean.

–Marta Marcén Goñi, 2B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2002-01-04. Egoera: jardunean.

–Olga García Alfaro, 3B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2002-10-17. Egoera: jardunean.

–Esther Capellán Sanz, 4B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2011-12-01. Egoera: jardunean.

–M.ª del Carmen Hernández Cembellín, 5B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2003-09-01. Egoera: jardunean.

–Sergio Echarte Campion, 6B zenbakiko lanpostua. Antzinatasuna: 2019-04-01. Egoera: jardunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erriberrin, 2020ko abuztuaren 13an.–Lehendakaria, Alejandro Antoñanzas Salvo.

Iragarkiaren kodea: L2009272