188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Udaltzain-agente izateko 2 lanpostu betetzeko deialdia.
Akats zuzenketa eta eskabideak aurkezteko epearen luzapena

Alkate udalburuaren abuztuaren 18ko 178/2020 Ebazpenaren bidez, akats materialak zuzentzen dira, eta eskabideak aurkezteko epea luzatzen.

Lehendabizikoa.–Zuzenketa hau egitea:

Lehendabiziko proba fisikoari dagozkion ariketak.

Honela dioen tokian:

Izangaiak pisu bat goratu beharko du, 40 kilokoa gizonendako.

Honelaxe behar du:

Izangaiak pisu bat goratu beharko du, 36 kilokoa gizonendako.

Bigarrena.–Zuzenketa hau egitea:

3.2 oinarria. Igoera txanda.

Honela dioen tokian:

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, zortzi urtez baino gehiagoz egon izana lanean Nafarroako polizietan.

Honelaxe behar du:

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, bost urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea irailaren 4ra arte luzatuko da, egun hori barne.

San Adrianen, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2009393