188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta ahalmenak beste baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Lehenengo alkateordea Orkoiengo udalerritik kanpo egonik eta aplikatu beharreko legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jesús María Unzué Ozcoidi bigarren alkateordea nire ordez ari dadila Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, 2020ko uztailaren 25etik abuztuaren 2ra bitarte, biak barne.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.

Orkoienen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2008121