188. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da entitatearen 2020ko aurrekontua, hasiera batean onetsi baitzen 2019ko abenduaren 28ko osoko bilkuran. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 24koan; hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.579,81 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.080,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 89.934,09 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 5.477,53 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 111.071,43 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 2.846,56 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 27.873,70 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.351,17 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 66.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 111.071,43 euro.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzallen (Zaraitzu), 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009286