179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-10 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Utergako alkateak, Alkatetzaren 2020ko otsailaren 25eko Dekretuaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea UO-10 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, José Miguel Aldaz Goñik sustatua José María Aldaz Armendáriz eta María Valencia Elosegui ordezkatuz, eta berariaz ezarri zuen erabakiaren behin betiko onespena, alegaziorik aurkeztu ezean; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 169. artikuluari jarraikiz.

Espedientean ez denez alegaziorik jaso, aditzera ematen da, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatua.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2008741