179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Zangozan, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2008568