179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal Planeko aldaketa, Etxarriko 19. poligonoko 175. lurzatiaren parte bat birsailkatzeko. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2020ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Larraungo Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, Etxarriko 19. poligonoko 175. lurzatiaren parte bat birsailkatzeko, lurzoru urbanizaezinetik bizitegi erabilerako hiri lurzoru izatera igaro dadin, etxebizitza bat jasotzeko. Sustatzaileak honako hauek dira: Goiatz Goñi Camarero Núñez eta Garikoitz Mendizabal López. Bingen Loinaz Bordonabe ingeniari tekniko topografoak eta Juan Pablo Salvatierra Cortabarria abokatuak sinatu dute dokumentua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Larraunen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2008575