179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza; erabakia 2020ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

ONETSITAKO ALDAKETAK

1. aldaketa:

5.1 artikulua aldatzea, tasei buruzkoa, sarrera murriztua ezartzeko 17:30etik aurrera Berokizelaia kiroldegiko igerilekuetan (Aratzuri).

5. artikulua.

5.1. Tasak izanen dira apartatu hauetan jasotako tarifetan ezartzen direnak:

(...)

BEROKIZELAIA KIROLDEGIKO IGERILEKUAK (ARATZURI)

EUROAK

4 - 11 urte

12 - 15 urte

16 - 24 urte

25 - 64 urte

> 65 eta pentsiodunak

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Erroldatua

Erroldatu gabea

Udako abonamendua

18,50

37,00

24,50

49,00

31,00

62,00

43,00

86,00

18,50

37,00

Hilabeteko (1) abonamendua

12,50

25,00

16,50

33,00

20,50

41,00

29,00

58,00

12,50

25,00

Eguneko sarrera

4,00

8,00

4,00

8,00

6,00

12,00

6,00

12,00

4,00

8,00

Eguneko sarrera murriztua

17:30etik aurrera

2,00

4,00

2,00

4,00

3,00

6,00

3,00

6,00

2,00

4,00

15 lagun edo gehiagoko taldeak

4,00

4,00

6,00

6,00

4,00

Familia ugarien abonamenduak (erroldatuak)

122,50 euro

Familia ugarien abonamenduak (erroldatu gabeak)

245,00 euro

4 urtetik beherakoak

Dohainik

2. aldaketa:

2 bis apartatua gehitzea 5.2 artikuluan (hobariei buruzkoa), kortesiazko sarrerak arautzeko:

5.2. Hobariak:

(...)

2 bis.–Kortesiazko sarrerak: Aratzuriko Berokizelaia igerilekuetan, udako denboraldian, erroldaturik dauden 16 urtetik gorako abonatuek (udako edo urteko abonamendua) eskubidea izanen dute kortesiazko 2 sarrera hartzeko urtean. Kortesiazko sarrerek izanen dute erroldatuentzat ezarritako gutxieneko prezioa, adin-tartearen arabera.

Prozedura: 16 urtetik gorako abonatuak berak hartu beharko du kortesiazko sarrera. Sarrera horiek izendunak eta data zehatz batean erabiltzeko izanen dira. Hau da, sarreran jarriko du nor den sarreraren onuradun eta zer egunetan joanen den. “Kortesiazko sarrera” ematen duenak eguna eta onuradunaren izena idatziko du abonatuaren fitxan. Eskubide hori erabiltzen duten abonatuek onuradunarekin batera egon beharko dute eta lagunaren erantzule izanen dira une oro.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta sorraraziko ditu ondorio juridiko osoak.

Iragarkiaren kodea: L2007586