179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, 18. poligonoko 1031. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen espedientea hastea kalifikazio juridikoa aldatzeko, soberako lurzatiaren kalifikazioa eman eta mugakideari saldu ahal dakion honako finka hau:

–301,31 m ²-ko lurzatia, trapezoide alderantzikatuaren itxurakoa, 22 m eta 14,15 m-ko oinarriekin eta 16,67 m-ko altuerarekin.

Katastroko 18. poligonoko 1031. lurzatiaren parte da (Artiberri 2 sektoreko 6. bide-lurzatia), eta muga hauek ditu: ipar-ekialdean, sektoreko 14.1 lurzatia (18. poligonoa, 12. lurzatia); hego-ekialdean eta hego-mendebaldean, jatorrizko lurzatia (18. poligonoa, 1031. lurzatia) eta ipar-mendebaldean, sektoreko P6 lurzatia (18. poligonoa, 1214. lurzatia), udal katastroaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin (lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Berriozarren, 2020ko uztailaren 27an.–Jarduneko alkatea, Karmele Nadales Ramírez.

Iragarkiaren kodea: L2008284