179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa Udalaren Hirigintza Planean, apustu-establezimenduen, joko-aretoen eta bingoen ezarpena arautzeko. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko uztailaren 29ko Osoko Bilkuraren akordio bidez, erabaki du hasiera batez onestea aldaketa Udalaren Hirigintza Planean, apustu-establezimenduen, joko-aretoen eta bingoen ezarpena arautzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008579