179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Etxebizitza eraikinetako balkoiak eta terrazak ixteko ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza eraikinetako balkoiak eta terrazak ixteko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008576