179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Udal ordenantza, ezkontzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Aberingo Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezkontzak arautzen dituen udal ordenantza (2020ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean).

Onespenaren erabakia 2020ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantza behin betiko onetsi da eta oso-osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aberinen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

EZKONTZAK EGIN ETA BAIMENTZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da ezkontzak egin eta baimentzea arautzea Aberingo Udalaren mugapean eta zergapeko egintza ezkontzak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legeak eta hura garatzeko gainerako araudiak ezarri bezala.

2. artikulua. Ezkontza zibila egin gogo dutenek kasuan kasuko eskaera aurkeztuko dute Aberingo Udaleko bulegoetan, bi hilabete lehenago. Eskaera eginda, aurkeztu beharreko agirien zerrenda emanen da.

Ezkontzaren eguna eta ordua aukeratzen ahalko dituzte, eskatzen duten egunerako dauden aukeren arabera.

3. artikulua. Eskaera ebatziko da, ezkontza egiteko eguna eta ordua zehaztuz, eta interesdunei jakinaraziko zaie.

4. artikulua. Zerbitzu hau eskatzen dutenak behartuta daude tasa bat ordaintzera, nahiz eta ezkontza ez gauzatu, interesdunengatik bada. Ordainagiria eskaeraren gainerako agiriekin batera aurkeztuko da.

Gainera, udaletxean egin litekeen edozein kalte edo hondatzeren erantzuleak izanen dira.

5. artikulua. Ordaindutako zenbatekoa itzuliko da ezkontza ez bada gauzatzen interesdunei egotzi ezin zaizkien arrazoiengatik.

6. artikulua. Zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoa, ondokoa izanen da:

–Ezkontideetako bat ere erroldaturik egon gabe, udaletxean eta laneko ordutegian: 50 euro.

–Ezkontideetako bat ere erroldaturik egon gabe, udaletxean eta laneko ordutegitik kanpo: 125 euro.

–Ezkontideetako bat ere erroldaturik egon gabe, udaletxetik kanpo eta laneko ordutegian: 125 euro.

–Ezkontideetako bat ere erroldaturik egon gabe, udaletxetik kanpo eta laneko ordutegitik kanpo: 200 euro.

7. artikulua. Ezkontza erlijiosoen kasuan, herriko parrokoarekin izapidetuko dira oso-osorik.

8. artikulua. Tasak KPIren arabera eguneratuko dira urtero, eurotan biribilduta.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitako epea iraganik.

Iragarkiaren kodea: L2007835