17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020rako tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

2020ko urtarrilaren 15ean egindako Osoko Bilkuran, Etxarri Aranatzeko Udalbatzak erabaki du:

1.–2020. urterako Alkateak proposatutako tasak eta prezio publikoak hasiera batean onartzea.

2.–2020ko tarifak arautzen dituzten Ordenantzen aldaketak hasiera batean onartzea, espedientean agertzen diren testu bateginekin:

–Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

–Jarduera sailkatuen alorrean baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2000818