166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Urdalurko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 5ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Urdalurko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Urdalurko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0626013219 euroko kanona ordaindu beharko dute metro kubikoko.

b) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 35.638,88 euro ordainduko dizkio organo kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 20an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007198