166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 5ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 27,9397674620 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,5374599606 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,1351524593 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,7328449580 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,3305374566 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,9282299553 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,5259224540 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,1236149526 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,7213074513 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,5143849473 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

k) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,4368518837 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

l) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,0780202050 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

m) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 21,7987139592 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

n) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 14,3202164692 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

o) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 42.597,39 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

p) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0099774710 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

q) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0053108779 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

r) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029103924 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

s) Ebroko ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0008795574 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

t) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0236786650 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

u) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0077258644 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

v) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0021827943 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

w) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007346620 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

x) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.844.219,51 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 20an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007196