166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Deialdia, autonomo, enpresa eta familiei laguntzak emateko, COVID-19aren pandemiak sorturiko larrialdi egoerari aurre egiteko. Laburpena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 513074.

Deialdi hau onetsi zen 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran.

Jarduketa hauen xedea da udalerriaren garapen ekonomikoa bultzatzea eta hobeki integraturiko gizarte bat lortzeko lan egitea, oinarritzat hartuz erakunde publikoen hurbiltasuna eta udalerriko komunitatea osatzen duten bizilagunen arteko konfiantza. Arrazoi horiek eragiten dute aurrekontu-zuzkidura ezartzea, hurren ageri diren kolektiboei maileguak emateko.

Mikrokredituak hartzeko aukera emanen da, helburu sozialetarako familien kasuan, eta ekonomia garatzeko laguntzatzat enpresa eta autonomoen kasuan. Espainako Konstituzioan jasorik dago “ekonomiak xedetzat interes orokorra izanen duela”, eta neurri honen bidez manu hori betetzea lortu nahi da, are gehiago COVID-19aren pandemiak sorturiko krisi testuinguru batean gaudenean.

Erreferentziako laguntzek 20.000 euroko zenbatekoa dute aurreikusita, eta 2020ko ekitaldi ekonomikoko udal aurrekontuei egotziko zaizkio, berariaz gaituko den aurrekontuko partida batean. Egoki iritziz gero, zenbateko hori handitu eginen da, eta aukera egonen da pertsonek, kolektiboek zein enpresek dohaintzak egin ditzaten, aurreikusitako zenbatekoa handitzeko, sostengu altruistaren bidez.

Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izanen da, eskabideen erkaketaren bidezkoa. Betiere, bermatu eginen dira publikotasunaren, konkurrentziaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak, bai eta eraginkortasunaren eta efizientziarenak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarri bezala.

Laguntza bakarra emanen zaio autonomo, enpresa txiki edo ertain, edo familia eskatzaile bakoitzari, salbuespenezko kasuetan izan ezik, zeinak dagokien batzordean aztertuko baitira.

Horri buruz harturiko erabakia betez, oinarri horien laburpena ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, objektibotasun, konkurrentzia eta publikotasunaren printzipioak bermatzeko.

Valtierran, 2020ko ekainaren 29an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2006880