166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

20/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2020ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 20/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituari buruzkoa (finantzatua kapital transferentzien kargura eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin), Ribaforadako Udalaren aurrekontuan, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren barnean.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2007697