166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, zeinaren bidez jorratu baitzen Nafarroako Ehiza eta Arrantza, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Azkoiengo udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

–Barrutia zein udal-mugartetan dagoen: Azkoien.

–Barrutian sartu beharreko mugartea: Azkoiengo udal-mugartea, ondoko lurzatiak kanpoan utzita:

  • 7. poligonoa, lurzati guztiak.
  • 1. poligonoa, lurzati hauek: 401,403, 404, 516, 517, 713, 751, 752. (Raso de Jaurrieta alderdia).
  • 2. poligonoa, lurzati hauek: 285, 286, 288, 289, 290, 296, 297, 298, 301, 302, 303, 304, 305, 306, 307, 445, 446, 447, 448, 449. (Raso de Jaurrieta alderdia).
  • 3. poligonoa, lurzati hauek: 57, 59, 675, 677, 678, 679, 680, 684, 685, 686, 687, 691, 699, 701, 702, 703, 704, 705, 706, 707, 708, 709, 710, 711, 712, 713, 714, 715, 716, 717, 718, 719, 720, 740, 744, 745, 746, 747, 748, 749, 750, 751, 752, 753, 762, 763, 764, 776, 777, 778, 779, 780, 783, 784, 785 eta 898. (Royuela bazkalekua).
  • 6. poligonoa, lurzati hauek: 62, 214, 306, 307 eta 308. (Los Quemados).
  • 8. poligonoa, lurzati hauek: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59, 64, 65, 66, 67, 68, 69, 70, 104, 107, 108, 109, 111, 113 eta 114. (Sierra de Arrechea eta Vallacuera).
  • 9. poligonoa, lurzati hauek: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 39 eta 43. (Espartete bazkalekua).

–Kanpo geldintzan diren lurrak ehiza-barrutiaren perimetroaren barnean:

  • Hiri azalera: 249,65.
  • Jabetza partikularren azalerak: 0,49 ha, lurzati hauei dagozkienak: 16. poligonoko 134. lurzatia eta 17. poligonoko 739. lurzatia.

Halaber, erabaki da Azkoiengo udalerrian eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko behin betiko proiektua onesten denean (Peralta Solar izenekoa), proiektu horretan sar litezkeen lurzatiak, egun ehiza-barruti berrian daudenak, kanpoan geldituko direla eta ehiza-barrutiaren hedadura aldatuko dela.

–Barrutian dauden naturgune babestuak:

Barrutian sartu da “Sotos de Gil y Ramal Hondo” izeneko natur erreserbaren (RN-30) zati bat, Azkoien barruan dagoena, salbu eta 10. poligonoko 743. lurztia, barrutitik kanpo baitago. Espazio horretan ehiza-aprobetxamendua eginen da bat etorriz Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Aginduaren 32. artikuluarekin, zeinaren testua jarraian ematen baita:

1. Eremu babestuetan, ehiza-espezieen aprobetxamendua kasuan kasuko kudeaketa planaren edukiari lotuko zaio.

2. Aurrekoa ezertan ukatu gabe, kudeaketa planean ehiza debekatzen denean, eremu babestua ehiza barrutian sartu ahalko da, azalera kontatzearen ondorioetarako, eta barrutiko ehiza erreserbei erantsiko zaie.

Azkoienen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2007253