166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020ko kargu publikoen ordainsarien akordioaren aldaketa

Ikusita 2020/02/21ean Osoko Bilkurak 2020. urterako Etxarri Aranazko Udaleko kargu publikoen ordainsariak zehazteko hartutako akordioa.

Ikusita Silvia Marañon Chasco alkatea oporretan dagoen bitartean lehen alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez jaunaren ordainsarien inguruko atal berri bat sortzeko beharra dagoela.

Ikusita 7/1985 Legearen 75. artikulua eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua.

Etxarri Aranazko Udalbatzak, 2020ko uztailaren 1ean egindako osoko bilkuran

ERABAKI DU:

1.–2020ko martxoaren 13ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Etxarri Aranazko 2020. urteko kargu publikoen ordainsarien inguruko akordioa aldatzea, lehen alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez jaunaren ordainsariak arautuko dituen atal berri bat sortzeko, Silvia Marañón Chasco alkatea oporretan dagoen bitarterako:

Lehenengoa.–Silvia Marañon Chasco alkatearen udako oporretan, alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez jaunak hura ordezkatuko du bere zeregin guztietan.

Ordezko alkateak dedikazio partzialeko erregimenean egingo ditu dagozkion zereginak, astean 17,7 orduko lanaldiarekin, eta hileko 1.381,76 euroko soldata gordina jasoko du, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne.

Kopuru horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Gizarte Segurantzako langile-kuotaren kontzeptuan legez dagozkien atxikipenak aplikatuko zaizkie, eta Udalak bere gain hartuko du enpresa-kuota ordaintzea.

Bigarrena.–Beharrezkoa den momentuetan, Gizarte Segurantzaren lurralde-bulegoari eskatuko zaio Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean afiliatzeko edota alta emateko, aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–Erabaki hau hartzen den egunean bertan sartuko da indarrean, hargatik eragotzi gabe geroago Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2.–Erabakia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabakia Udaleko kontu-hartzaileari jakinaraztea, bere ondorioak sor ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2007256