166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Jendaurrean jartzea aurrekontuak orekatzeko
plan ekonomiko finantzarioa

Udalak, 2020eko uztailaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2019ko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen sa harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Donamarian, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2007495