165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren izendapen aldia laster bukatuko denez gero, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua betetzeko, hau erabaki da:

Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2007341