15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2020rako karga-tasak eta tasak

Bakaikuko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez, ondokoa erabaki zuen:

–%0,25eko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5. (18 euroko kuota, gauzatzeko aurrekontua 600 eurotik beherako bada).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 7/96 Foru Legean orokorrean ezarritakoak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10, lurren balio-gehikuntzaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko.

%10eko zerga-tasa, lurren balio-gehikuntzaren gainean.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

  • DIN-A4 fotokopiak: 0,10 euro/orria.
  • DIN-A3 fotokopiak: 0,30 euro/orria.
  • Fax bidalketa, nazio barnean: 1 euro/orria.

–Pilotalekua: Gauez erabiltzeko ordu bakoitzeko 4 euro erroldatuek, 8 euro kanpokoek.

–Ludoteka:

  • Erroldatuak, 50 euro seme/alaba bakarra, eta 40 euro bat baino gehiago izanda.
  • Erroldatu gabeak, 60 euro seme/alaba bakarra, eta 50 euro bat baino gehiago izanda.

–Etxerako egurraren loteak:

  • Etxerako egurraren lote batengatik, 20 euro izanen da 2020an.
  • Lotea eskuratzeko obra berariazko eta bereziak egin behar badira, lote bakoitzari proportzioan dagokion partea kobratuko da, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zatitik.
  • Menditik egurra ekarriz gero (urteko lotetik aparte), 600 euroko isuna jarriko da.
  • Zuhaitzak, urtean (lotetik aparte): albienteak kubikatuko du. 0,018 euro/kiloa.

–Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

  • Enborrak garraiatzea, pisu sobera eramatea, euria edo elurra ari duela bideak materiala mugitzeko erabiltzea (kamioia, traktorea, mendiko ibilgailua...): 600 euroko isuna eta, gainera, bidea moldatzeko beharkizuna.
  • Abiadura gehiegizkoa: 100 euro, eta berriz ere eroriz gero, 600 euro.
  • Atal honetatik aparte gelditzen da aziendei bazka emateko garraioa, betiere neurriz egiten bada eta gehienez ere baimendutako pisua gainditu gabe.
  • Udalak beretako gordeko du jabeekin ordainak negoziatzeko eskubidea, garraioak pisu baimendua gainditzen duenean edo eguraldi txarra dagoenean egin behar denean.

–Zehapen araubidea, obrak Udalak aldez aurretik baimenik eman gabe egiten direnean:

  • Obra geldiaraztea baimena eskuratu arte.
  • 300 euroko isuna.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Bakaikun, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1916731