148. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

13/2020 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzekoa, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartu behar izan diren ohiz kanpoko neurri urgenteengatik toki entitateek dituzten beharrei erantzuteko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 25 MILIOI EUROKO APARTEKO KREDITU BAT EMAN, ARAUTU ETA BANATZEKOA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEN PARTE-HARTZEAREN FUNTSAREN KARGURA, COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN PUBLIKOKO ARRAZOIAK DIRELA-ETA HARTU BEHAR IZAN DIREN OHIZ KANPOKO NEURRI URGENTEENGATIK TOKI ENTITATEEK DITUZTEN BEHARREI ERANTZUTEKO.

ATARIKOA

2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion COVID-19 koronabirusak eragindako osasun publikoko larrialdiari, gaitza nazioartean zabaltzeak herrialde guztietako osasun publikorako arriskua dakarrelako eta nazioarteko erantzun koordinatua eskatzen duelako. Testuinguru horretan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Koronabirusaren bilakaerak eragin duen aparteko egoera dela eta, ohiz kanpoko neurri urgente batzuk hartu behar izan dira osasun publikoko arrazoiengatik, besteak beste apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legea, osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko presako neurriak onesten dituena.

Arau horren 20. artikuluak funts berezi bat sortzen du toki entitateek COVID-19arekin lotuta izan dituzten gastuei aurre egiteko.

Arau horrek, zehazki, hau dio:

“1. 25 milioi euroko funtsa sortzen da, zeina, hala badagokio, handitzen ahalko baita, beharren arabera, Nafarroako toki entitateek 2020. urtean jasan behar dituzten honako hauekin lotutako gastuak arintzeko: gastu fiskalak, osasuna, hezkuntza, politika sozialak, enplegua, familiak, enpresak, ETEak, langile autonomoak, lana eta familia bateragarri egitea, babes soziala, aparteko langileak eta COVID 19ak eragindako bestelako gastuak”.

Bestalde, 2. apartatuan dio Nafarroako Gobernuak zenbateko hori biltzen duen aparteko kreditu berezia emateko foru lege proiektu bat igorri beharko duela Parlamentura, Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzeko, eta foru lege horren bidez arautuko direla funts berezi hori eta banaketarako baldintzak.

Era berean, hurrengo apartatuan, hirugarrenean, adierazten du aparteko kreditu hori finantzatuko dela “Toki Ogasunen Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002 12100 8700 000003 aurrekontu-partidaren kargura, zenbateko horrekin.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatuta dagoena aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, aparteko kreditu bat ematekoa, lehen kasuan, edo kreditu-gehigarri bat ematekoa, bigarrenean. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal direla, Parlamentuak zuzenketak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenak barne.

Zenbateko hori aplikatuko da kasuko aurrekontu-aldaketak izapidetuz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak agintzen duenaren arabera.

Aipatutako 6/2020 Foru Legeak indarra hartu zuenetik (2020ko apirilaren 9an), Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia lanean aritu da COVID-19ak Nafarroako Toki Ogasunetan izan dituen ondorioak aztertzen eta ebaluatzen, inkestak eta udal zerbitzuen kostuei buruzko analisiak eginez, eta toki entitateetan nahiz Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan datu eguneratuak eskuratzen, horiekin guztiekin proposamen bat taxutzearren, helburu hauekin: inpaktu ekonomikoa zenbatestea, banaketa formulak ezartzea eta arintze eta sustatze neurriak jartzea, pandemiaren inpaktua apaltzen laguntzeko eta, horrekin batera, tokiko ekonomiak berreraiki eta suspertzeko.

Horretarako, 25 milioi euroko funts bat sortzen da, hiru ataletan banatuta: lehenik, transferentzia arrunten aparteko funts bat, ez-finalista, 10.500.000 eurokoa, COVID-19a Nafarroako udalerri guztietan eragiten ari den inpaktua apaltzeko xedea duena.

Alarma egoera deklaratzearen ondorioz, udalerrietan gutxitu egin da diru-bilketa, bertan behera gelditu direlako udal jarduerak eta zerbitzuak, osotara edo hein batean, hala nola 0tik 3 urtera bitarteko haur eskolak, musika eskolak, kirol zerbitzuak eta aparkagune arautuetako zerbitzuak; eta aldi berean, gastua handiagoa izan da pandemiak bereziki erasandako zerbitzuetan; adibidez, adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan.

Era berean, udal aurrekontuetan isla izan beharko dute tokiko jarduera ekonomikorako funtsezkoak diren sektoreei -adibidez merkataritzari, turismoari eta ostalaritzari- laguntzeko hartu diren neurriek, bai eta norberaren familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzen duten ekimenek ere.

Bigarrenik, transferentzia arrunten beste funts berezi bat sortzen da, kasu honetan finalista, COVID-19ak bidaiarien hiri garraio kolektiboaren kudeaketan eragin duen defizit gehigarriari aurre egiteko; funts hau 1.000.000 eurokoa da eta udalerri onuradunak izanen dira alarma egoera deklaratu zen egunean bidaiarien hiri garraio kolektiboaren zerbitzua banaka nahiz mankomunitate baten bidez ematen zutenak.

Azkenik, kapital transferentzien aparteko funts bat sortzen da tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako; 13.500.000 eurokoa da, eta onuradun izanen dira arlo hauetan inbertsioak egiten dituzten Nafarroako udalerri guztiak: efizientzia energetikoa, hiri mugikortasun jasangarria, zuzkidurak egokitzea, banda zabaleko konektibitatea eta uraren erabilera efizientea.

Aipatutako hiru funts horien bidez, gure Foru Komunitateko udalerri guztietan COVID-19a dela-eta gertatzen ari den gastu gehikuntzari eta diru-sarreren jaitsierari aurre egiteko laguntza erabakigarria bideratzen da, eta, halaber, tokiko ekonomien suspertzea eta dinamizazioa bultzatzen da, bertako bizilagun guztien onerako, hots, Nafarroako Foru Komunitate osoaren onerako.

1. artikulua. Aparteko funts bat sortzea, 25 milioi eurokoa.

1. Aparteko funts bat sortzen da, 25 milioi eurokoa, “Toki Entitateen Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002 12100 8700 000003 aurrekontu-partidaren kargura, Nafarroako udalerri guztiei zuzendua.

Funts horrek Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsaren izaera du, eta banatuko da hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

2. artikulua. Transferentzia arrunten aparteko funtsa, COVID-19ak 2020ko ekitaldiko udal aurrekontuetan duen inpaktua apaltzeko xedea duena.

1. Transferentzia arrunten aparteko funts bat sortzen da, 10.500.000 eurokoa, COVID-19ak 2020ko ekitaldiko udal aurrekontuetan izan duen inpaktua apaltzeko xedea duena, “COVID-19 Aparteko funtsa, 2020ko udal aurrekontuen gaineko inpakturako” izeneko 211001 21200 4600 942106 aurrekontu-partidaren kargura, Nafarroako udalerri guztiei zuzendua.

Foru lege honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat, funts horren zenbatekoa, oro har, lerro hauetan antolatuta dago:

–0-3 urtekoen haur-eskolak: 1.500.000 euro.

–Musika eskolak: 200.000 euro.

–Hirugarren adinekoen egoitzak eta adinekoentzat diren eguneko zentroak: 500.000 euro.

–Kirol zerbitzuak: 3.100.000 euro.

–Aparkatze arautuko zerbitzuak: 600.000 euro.

–Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea: 1.000.000 euro.

–Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzea: 1.000.000 euro.

–Bestelako gastuen gehikuntza eta diru-sarreren jaitsiera: 2.600.000 euro.

2. Aparteko funts ez-finalista hau banatu da aldagaien balioen arabera eta banaketa-formula ponderatu bat baliatuz; horretan oinarrituta lortu da banaketa indizea, hain zuzen ere ezartzen duena zein den udalerri bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa, foru lege honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

3. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez ordainduko dira udalerri onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoak, 2020ko Transferentzia Arrunten Funtsaren bigarren ordainketarekin batera, aipatutako I. eranskinean araututakoari jarraikiz.

3. artikulua. Transferentzia arrunten aparteko funtsa, bidaiarien hiri garraio kolektiboaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzekoa.

1. Transferentzia arrunten aparteko funts bat sortzen da, 1.000.000 eurokoa, bidaiarien hiri garraio kolektiboaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzekoa, “COVID-19 Aparteko funtsa, bidaiarien hiri garraioaren defizit gehigarria” izeneko 211001 21200 4600 942107 aurrekontu-partidaren kargura.

2. Ulertzen da defizit gehigarria hau dela: COVID-19aren ondorioz edo Estatuak, autonomia erkidegoek edo toki administrazioak haren kontra hartutako neurrien ondorioz, Nafarroako udalerriek 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era bitarte izan duten gastu gehikuntzaren eta diru-sarreren jaitsieraren arteko diferentzia, aldi horretan bidaiarien hiri garraio kolektiboaren zerbitzua eman badute, banaka nahiz mankomunitate baten bidez.

3. 2020ko irailaren 15a baino lehen, udalerri interesdunek ziurtagiri bat aurkeztu beharko diote Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, aurreko apartatuan aipatzen den defizit gehigarriaren zenbatekoa frogatzen duena, foru lege honen II. eranskinean jasota dagoen ereduaren araberakoa.

4. Aparteko funts hau udalerri onuradun bakoitzak frogatu duen defizit gehigarriaren proportzioan banatuko da.

Udalerri bakoitzari dagokion zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, 2020ko azaroaren 15a baino lehen, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak emandako ebazpen baten bidez.

Zenbatekoak ordaindu ondoren soberakinik baldin badago, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakinari gehitzeko baliatuko da.

4. artikulua. Kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarakoa.

1. Kapital transferentzien aparteko funts bat sortzen da, 13.500.000 eurokoa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako, “COVID-19 kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarakoa” izeneko 211000-21300-7600-261603 aurrekontu-partidaren kargura, Nafarroako udalerri guztiei zuzendua.

2. Inbertsio finantzagarriak izanen dira Nafarroako Toki Entitateen Aurrekontu Egiturari buruzko 234/2005 Foru Dekretuaren 2. eranskineko VI. kapituluan aurreikusitakoetatik udalerri bakoitzak erabakitzen dituenak, haien xedea jasota badago foru lege honen III. eranskineko A letran araututako apartatu hauetako batean edo gehiagotan:

a) Efizientzia energetikoa.

b) Hiri mugikortasun jasangarria.

c) Zuzkidurak egokitzea.

d) Banda zabaleko konektibitatea.

e) Uraren erabilera efizientea.

3. Udalerriak bere mugarteko kontzeju baten edo batzuen mesederako inbertsioak egiten ahalko ditu.

Kontzejuen eskumenei dagozkien gaietarako inbertsioak direnean, kontzejuaren erabakia beharko da udalerriak jarduketa exekutatzeko, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

4. Inbertsioak egiteko epea 2020ko martxoaren 14tik 2021eko irailaren 30era bitartekoa izanen da.

Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da exekutatutzat inbertsioa.

5. Udalerri bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa parametro hauen arabera kalkulatuko da:

a) 38 udalerri bakun, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 10.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 380.000 euro.

b) 5 udalerri konposatu, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 11.072 euro udalerri bakoitzak; guztira, 55.360 euro.

c) 81 udalerri bakun, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 19.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.539.000 euro.

d) 29 udalerri konposatu, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 21.036,80 euro udalerri bakoitzak; guztira, 610.067,20 euro.

e) 25 udalerri bakun, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 40.000 euro udalerri bakoitzak; guztira,
1.000.000 euro.

f) 11 udalerri konposatu, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 44.288 euro udalerri bakoitzak; guztira, 487.168 euro.

g) 18 udalerri bakun, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 65.000 euro udalerri bakoitzak; guztira,
1.170.000 euro.

h) 5 udalerri konposatu, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 71.968 euro udalerri bakoitzak; guztira, 359.840 euro.

i) 19 udalerri bakun, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 86.528,20 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.644.035,80 euro.

j) 4 udalerri konposatu, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 95.804,02 euro udalerri bakoitzak; guztira, 383.216,09 euro.

k) 14 udalerri bakun, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 110.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.540.000 euro.

l) 2 udalerri konposatu, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 121.792 euro udalerri bakoitzak; guztira, 243.584 euro.

m) 6 udalerri bakun, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 155.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 930.000 euro.

n) 3 udalerri konposatu, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 171.616 euro udalerri bakoitzak; guztira, 514.848 euro.

o) 9 udalerri bakun, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 200.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.800.000 euro.

p) 2 udalerri konposatu, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 221.440 euro udalerri bakoitzak; guztira, 442.880 euro.

q) Udalerri bakun bat, 50.000 biztanle edo gehiago dituena: 400.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 400.000 euro.

Apartatu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Baztango Udala udalerri konposatutzat hartuko da.

Udalerri bakoitzeko biztanle kopurua izanen da Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanle kopuru ofiziala.

6. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, foru lege honek indarra hartu eta 3 hilabeteko epean, udalerri onuradunen zerrenda onetsiko da, jaso beharreko diru-kopuruak ere zehaztuta, eta ordainketa osorik eginen da. Ordainketa hori aurrerakin gisa eginen da.

7. Udalerri onuradunak exekutatuko duen inbertsioaren edo inbertsioen kostuak, gutxienez, emandako ekarpena baino %15 handiagoa izan behar du (BEZa barne).

BEZ kengarria duten inbertsioen kasuan, gehikuntza hori zerga-oinarriaren gainean kalkulatuko da.

Funts honek eta, halakorik bada, erakunde publiko edo pribatuen bestelako ekarpenek gastu osoa estaltzen ez badute, estali gabeko zatiari aplikatuko zaio 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

8. Tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital transferentzien aparteko funtsaren ekarpenak bateragarriak izanen dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako bestelako ekarpenekin, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko ekarpenekin eta Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharreko ekarpenekin (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea), 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legean araututakoaren arabera.

Jasotako ekarpen guztien batura -bai tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital transferentzien aparteko funtsari dagozkionak, bai toki entitatearen nahitaezko ekarpena bai eta entitate publiko edo pribatuen bestelako ekarpenak ere- ez da izanen egindako inbertsioaren %100 baino handiagoa.

9. Gastuaren justifikazioa 2021eko irailaren 30a baino lehen egin beharko da, foru lege honen III. eranskineko B letran eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak aztertuko du aurkeztutako dokumentazioa, eta ahalmena izanen du ikuskapeneko bisitak egiteko eta udalerri onuradunei eskatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Toki entitateak inbertsioak justifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztu eta 6 hilabeteko gehieneko epean, txosten teknikoak emanen dira inbertsioa baliozkotzat jotzeko, xedearekin bat etorriz gero eta baldintza arautzaileak betetzen badira, eta, kasu horretan, espedientea amaitutzat emanen da, Kontu-hartzailetza Delegatuak fiskalizazioa egin ondotik.

Ulertuko da justifikazioa egokia dela egindako inbertsioa bat baldin badator III. eranskineko A letran jasotako baldintzekin eta xedea betetzen badu.

10. Ordaindutako zenbatekoak osorik edo zati batean itzultzea eskatuko da, betiere interesdunei 15 egun balioduneko epean entzunaldia emanez espedientea tramitatu ondoren, kasu hauek gertatzen direnean, ez-betetzearen arrazoitzat jotzen baitira:

a) Inbertsioak 2021eko irailaren 30a iragan ondoren justifikatzen badira.

b) Emandako zenbatekoa jarduketa finantzagarrietarako ez beste xede baterako erabiltzen bada.

c) Emandako ekarpenari dagokion inbertsioa edo dagozkion inbertsioak ezarri den epetik kanpo fakturatzen edo ordaintzen bada edo badira.

d) Justifikatutako zenbateko osoa udalerriari esleitutakoa baino txikiagoa bada, edo egindako nahitaezko ekarpena artikulu honen 7. apartatuan aipatzen dena baino txikiagoa bada; kasu horretan, aurreratutako zenbatekoa gutxituko da, eta bien arteko diferentzia itzultzea eskatuko da.

e) Ulertzen bada aurkeztutako dokumentazioak ez duela behar adina justifikatzen ekarpenaren xedea bete izana, artikulu honen 9. apartatuan adierazitakoarekin bat.

f) Tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital transferentzien aparteko funtsaren kargura egindako ekarpena gehi toki entitatearen nahitaezko ekarpena gehi beste erakunde publiko edo pribatu batzuengandik heldutako laguntzak, horren guztiaren batura handiagoa bada inbertsioaren kostu osoa baino. Kasu horretan, berriz kalkulatuko da aurreratutako zenbatekoa, kostu horretara doitzeko, eta diferentzia itzultzea eskatuko da.

Edozein kasutan, itzulketa hori konpentsazio bidez eskatuko da, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren transferentzia arrunten atalaren kargura.

Itzulitako zenbatekoak Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina izanen dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru lege honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehenengoa.–Arau-garapena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen zaio behar adina xedapen eman dezan foru lege honetan xedatutakoa garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

I. ERANSKINA

Transferentzia arrunten aparteko funtsa, COVID-19ak udal aurrekontuetan izan duen inpaktua apaltzeko xedea duena

1.–Udalerrientzako banaketa formula.

Banaketa indizea lortzen da hamar aldagai adierazleren konbinazio linealaren bidez, haietako bakoitzak inpaktua azaltzeko duen ahalmenaren arabera ponderaturik. Hauek dira COVID-19ak gehien eragin dien arloak: 0 eta 3 urte arteko haur-eskolak, musika eskolak, kirol zerbitzuak, hirugarren adina, aparkatzeko gune arautuak, lan-bizitza eta familia bateragarri egitea, tokiko jarduera ekonomikoari eustea eta pandemiaren ondorioz izan diren bestelako gastu handiagoak eta diru-sarrera txikiagoak.

Hauek dira erabili diren aldagaiak: udalerrietako eta kontzejuetako biztanleria, familiek 0-3 urteko zentroetan eginen duten ekarpenaren aurreikuspena, udaleko musika eskoletako matrikulazioa, kirol instalazioak, toki entitatearenak diren adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako tokiak, toki entitatearenak diren adinekoen egoitzetan COVID-19ak kutsatu dituen pertsonen kopurua, toki entitatearenak diren zahar etxeetako eta eguneko zentroetako kudeaketa eredua, aparkatzeko gune arautuetako tokiak eta 15 urte baino gutxiagoko biztanleria.

Horren emaitza formula hau da:

FETCPM = 0,247619 x POBP + 0,142857 x AFEI + 0,019048 x MEM + 0,295238 x POBD + 0,047619 x (0,1 x TEL + 0,6 x PRTEL + 0,3 x PCTEL) + 0,057143 x AR + 0,095238 x PM15 + 0,095238 x AEL

FETCPM: udalerri bakoitzaren banaketa indizea da.

POBP: ehuneko bat da, udalerri bakoitzeko biztanleria ponderatua, zati Nafarroa osorako ponderatu den biztanleria. Udalerri bakoitzeko biztanleria ponderatua, udalerri konposatuen kasuan, kalkulatzen da kontzejuetako biztanleria %6,32 gehigarri bat ponderatuz, horixe baita Nafarroako kontzejuetan bizi den biztanleriaren ehunekoa, Nastatek 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutakoaren arabera.

AFEI: ehuneko bat da, honela ateratzen dena: familiek toki entitate bakoitzeko 0-3 urteko zentroei 2019-2020 ikasturtean eginen dieten ekarpenaren aurreikuspena, zati familiek Nafarroa osoko 0-3 urteko zentroei 2019-2020 ikasturtean eginen dioten ekarpenaren aurreikuspen osoa. Haur eskolaren titularitatea ez bada udalerriarena, beste toki entitate mota batena baizik, honela zenbatzen da: familien ekarpenaren aurreikuspena bider zentroaren titularra den toki entitatean parte hartzen duen udalerri bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa.

MEM: ehuneko bat da, honela ateratzen dena: toki entitate bakoitzeko musika eskolako 2019-2020 ikasturteko matrikulen kopurua, zati Nafarroa osoko musika eskoletako 2019-2020 ikasturteko matrikulen kopuru osoa. Musika eskolaren titularitatea ez bada udalerriarena, beste toki entitate mota batena baizik, honela zenbatzen da: matrikula kopurua bider musika eskolaren titularra den toki entitatean parte hartzen duen udalerri bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa.

POBD: ehuneko bat da, honela ateratzen dena: udalerri bakoitzeko kirol-biztanleria ponderatua, zati Nafarroa osoko kirol-biztanleria ponderatua. Kalkulua egiteko, ondoko prozedura honi jarraitzen zaio:

1. Udalerri bakoitzaren koefiziente biderkatzailea lortzen da:

Koefiziente biderkatzailea = (0,3581 x PC + 0,3122 x PV + 0,3297 x P)

Bertan:

a. PC: Igerileku estalia baldin badago, haren balioa 1 da. Ez badago, balioa 0 da.

b. PV: Udako igerilekua baldin badago, haren balioa 1 da. Ez badago, balioa 0 da.

c. P: Kiroldegia baldin badago, haren balioa 1 da. Ez badago, balioa 0 da.

2. 25.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrientzat, koefiziente biderkatzaileei koefiziente zuzentzaileak aplikatzen zaizkie, udal eskaintzak tokiko kirol eskaintza osoan daukan pisuaren arabera.

3. Udalerri bakoitzari dagokion koefiziente biderkatzailea udalerri horretako biztanle kopuruarekin biderkatzen da. Hortik ateratzen den emaitza udalerri bakoitzeko kirol-biztanleria ponderatua da.

4. Udalerri bakoitzeko kirol-biztanleria ponderatua zati Nafarroa osoko kirol-biztanleria ponderatua egiten da.

TEL: ehuneko bat da: toki entitate batena den adinekoen egoitza edo eguneko zentro bakoitzak Nafarroa osoko adinekoen egoitza edo eguneko zentro guzietatik egiten duena. Adinekoen eguneko zentroen kasuan, toki bakoitza ponderatzen da adinekoentzako eguneko zentroa egunean irekirik dagoen orduen ehunekoarekin. Adinekoen egoitza edo adinekoentzako eguneko zentroaren titularitatea ez bada udalerriarena, beste toki entitate mota batena baizik, honela zenbatzen da: toki kopurua bider adinekoen egoitzaren edo adinekoentzako eguneko zentroaren titularra den toki entitatean parte hartzen duen udalerri bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa.

PRTEL: ehuneko bat da: toki entitate batena den adinekoen egoitza edo adinekoentzako eguneko zentro bakoitzaren toki kopuruak Nafarroa osoko adinekoen egoitzen edo adinekoentzako eguneko zentroen toki kopuru osotik egiten duen ehunekoa. Adinekoentzako eguneko zentroen kasuan, toki bakoitza ponderatzen da adinekoentzako eguneko zentroa egunean irekirik dagoen orduen ehunekoarekin. Adinekoen egoitza edo adinekoentzako eguneko zentroaren titularitatea ez bada udalerriarena, beste toki entitate mota batena baizik, honela zenbatzen da: toki kopurua bider adinekoen egoitzaren edo adinekoentzako eguneko zentroaren titularra den toki entitatean parte hartzen duen udalerri bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa. Kontuan hartuko dira bakarrik COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz gastu gehikuntza bati edo diru-sarreren gutxiagotze bati aurre egin beharko diotenak.

PCTEL: ehuneko bat da: toki entitate batena den adinekoen egoitza bakoitzean COVID-19ak kutsatu dituen pertsona kopuruak Nafarroa osoko adinekoen egoitzetan COVID-19ak kutsatu dituen pertsona guztietatik egiten duen ehunekoa. Adinekoen egoitzaren titularitatea ez bada udalerriarena, beste toki entitate mota batena baizik, honela zenbatzen da: COVID-19ak kutsatu dituen pertsona kopurua bider titularra den toki entitatean parte hartzen duen udalerri bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa. Kontuan hartuko dira bakarrik toki entitate batenak diren eta COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz gastu gehikuntza bati edo diru-sarreren gutxiagotze bati aurre egin beharko dioten adinekoen egoitzak.

AR: ehuneko bat da, honela ateratzen dena: udalerriko aparkaleku arautuen kopurua (aparkatzeko gune arautuak eta parkinak) zati Nafarroa osoko aparkaleku arautuen kopurua.

PM15: ehuneko bat da, honela ateratzen dena: udalerri bakoitzeko 15 urtez beherako biztanleria ponderatua, zati Nafarroa osoko 15 urtez beherako biztanleria ponderatua. Udalerri bakoitzaren biztanleria ponderatua ateratzeko, aldagaiaren %26,80 zati berdinetan banatzen da 15 urtez beherako biztanleria daukaten toki entitateen artean, eta gainerako %73,20 hainbanatzen da udalerri bakoitzak daukan 15 urtez beherako biztanle kopuruaren arabera.

AEL: ehuneko bat da, adierazten duena udalerri bakoitzak duen tokiko jarduera ekonomikoa zati Nafarroa osokoa. Horretarako, udalerri bakoitzaren biztanleria ponderatuaren indizea erabiltzen da. Aldagaiaren %27,20 zati berdinetan banatzen da toki entitateen artean, eta gainerako %72,80 hainbanatzen da udalerri bakoitzak daukan biztanle kopuruaren arabera.

2.–Aldagaiak eta aplikazio iturriak banaketa formulan.

1. Udalerri bakoitzeko biztanleria: Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanleria ofiziala.

2. Kontzeju bakoitzeko biztanleria: Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanleria ofiziala.

3. Familiek 0-3 urteko haur-eskoletan 2019-2020 ikasturtean eginen duten ekarpenaren aurreikuspena, Hezkuntza Departamentuak emana.

4. Udal musika eskoletako 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa, Hezkuntza Departamentuak emana.

5. Kirol instalazioei buruzko datuak honela lortu dira: Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiak posta elektronikoaren bidez udalerriei egin dien galdetegia, telefono deiak eta udalen web atarien kontsulta. 2020ko maiatzaren 22tik ekainaren 4ra bitartean lortutako datuak.

6. Toki entitate batenak diren adinekoen egoitzetako eta adinekoentzako eguneko zentroetako toki kopuruari buruzko datuak: Eskubide Sozialetako Departamentuak eman ditu 2020ko maiatzaren 21ean.

7. Toki entitate batenak diren adinekoen egoitzetan COVID-19aren eraginez kutsatu diren pertsonen kopurua, Errealitate Sozialaren Behatokiaren txosten honetatik atera da: “COVID-19aren ondorioak Nafarroako adinekoen egoitzetan”. 2020ko maiatzaren 15eko datuak.

8. Toki entitatearenak diren adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako kudeaketa ereduari buruzko informazioa: Eskubide Sozialetako Departamentuak emandako informazioa, IDECAL plataformako informazioa, telefono deiak eta mezu elektronikoak. 2020ko maiatzaren 20tik ekainaren 8ra bitartean lortutako datuak.

9. Aparkatzeko toki arautuak: udalen web-guneetan argitaratutako informazioa, eta telefono deiak udaletara zein kontzesioak dituzten enpresetara. 2020ko maiatzaren 25eko datuak.

10. Udalerri bakoitzeko 15 urtez beherako biztanleria: Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanleria ofiziala.

3.–Udalerrien zerrenda, haietako bakoitzak aurreko apartatuetan xedatutakoa aplikatuz jaso beharreko zenbatekoak adierazita:

ABAIGAR

2.847,38 euro

ABARTZUZA

6.582,52 euro

ABAURREGAINA

2.998,69 euro

ABAURREPEA

1.238,18 euro

ABERIN

4.924,51 euro

ABLITAS

33.823,04 euro

ADIOS

2.887,45 euro

AGOITZ

52.081,21 euro

AGUILAR KODES

2.373,58 euro

AIEGI

35.333,39 euro

ALESBES

64.368,98 euro

ALLIN

7.505,66 euro

ALLO

17.751,62 euro

ALTSASU

134.287,81 euro

AMESKOABARRENA

6.366,27 euro

ANDOSILLA

41.817,74 euro

AÑORBE

7.056,73 euro

ANTSOAIN

183.134,70 euro

ANTZIN

4.886,33 euro

ANUE

5.146,11 euro

ARAITZ

5.157,26 euro

ARAKIL

7.912,91 euro

ARANARATXE

2.419,22 euro

ARANGUREN

224.256,09 euro

ARANO

2.709,96 euro

ARANTZA

5.696,86 euro

ARAS

2.884,07 euro

ARBIZU

35.332,67 euro

ARELLANO

2.890,83 euro

ARESO

3.773,21 euro

ARGUEDAS

30.742,90 euro

ARIA

2.406,65 euro

ARIBE

2.259,15 euro

ARMAÑANTZAS

2.289,06 euro

ARROITZ

13.165,15 euro

ARRUAZU

2.645,73 euro

ARTAXOA

63.488,09 euro

ARTAZU

2.954,42 euro

ARTZIBAR

3.602,56 euro

ATARRABIA

181.639,62 euro

ATETZ

3.312,63 euro

AURITZ

3.874,88 euro

AZAGRA

57.364,95 euro

AZKOIEN

103.760,90 euro

AZUELO

1.229,77 euro

BAKAIKU

4.160,31 euro

BARAÑAIN

321.149,46 euro

BARASOAIN

5.798,29 euro

BARBARIN

2.285,68 euro

BARGOTA

3.965,68 euro

BARILLAS

3.836,28 euro

BASABURUA

11.818,94 euro

BAZTAN

204.376,58 euro

BEINTZA-LABAIEN

3.257,65 euro

BEIRE

3.734,33 euro

BERA

57.401,45 euro

BERASKOAIN

2.672,78 euro

BERBINTZANA

7.490,26 euro

BERIAIN

48.213,73 euro

BERRIOBEITI

122.381,16 euro

BERRIOZAR

187.848,34 euro

BERTIZARANA

5.986,88 euro

BETELU

8.602,17 euro

BIDANKOZE

3.072,57 euro

BIDAURRETA

3.124,10 euro

BIURRUN-OLKOTZ

3.334,85 euro

BUÑUEL

49.125,18 euro

BURGI

3.767,31 euro

BURLATA

305.956,07 euro

CABANILLAS

26.849,81 euro

CABREDO

2.508,81 euro

CADREITA

28.019,82 euro

CAPARROSO

68.397,05 euro

CÁRCAR

13.552,65 euro

CASCANTE

70.819,59 euro

CASTEJÓN

84.373,06 euro

CINTRUÉNIGO

198.479,51 euro

CORELLA

133.064,01 euro

CORTES

49.623,59 euro

DEIERRI

11.392,51 euro

DEIKAZTELU

8.544,36 euro

DESOIO

2.632,86 euro

DONAMARIA

5.763,71 euro

DONEZTEBE

30.468,25 euro

EGUESIBAR

397.159,12 euro

EL BUSTO

2.324,55 euro

ELGORRIAGA

3.345,54 euro

ELIZAGORRIA

3.536,05 euro

ELO

6.097,24 euro

ENERITZ

4.376,69 euro

ERATSUN

2.846,89 euro

ERGOIENA

4.155,34 euro

ERRIBERRI

48.154,68 euro

ERROIBAR

8.763,19 euro

ERROMANTZATUA

3.076,99 euro

ERRONKARI

5.206,79 euro

ESA

5.061,79 euro

ESLABA

2.870,04 euro

ESPARTZA ZARAITZU

2.848,28 euro

ESPRONTZEDA

2.797,87 euro

ESTERIBAR

49.149,79 euro

ETAIU

2.300,89 euro

ETXALAR

9.026,42 euro

ETXARRI

2.515,56 euro

ETXARRI ARANATZ

26.183,70 euro

ETXAURI

7.568,14 euro

EULATE

5.496,73 euro

EZKABARTE

18.117,02 euro

EZKAROZE

5.911,83 euro

EZKURRA

2.814,77 euro

EZPOROGI

2.247,60 euro

FALTZES

21.315,07 euro

FITERO

64.633,67 euro

FONTELLAS

16.805,78 euro

FUNES

35.310,42 euro

FUSTIÑANA

48.464,85 euro

GALAR

28.274,05 euro

GALIPENTZU

2.787,20 euro

GALOZE

2.871,98 euro

GARAIOA

2.690,85 euro

GARDE

3.653,16 euro

GARES

54.881,45 euro

GARINOAIN

15.966,18 euro

GARRALDA

14.387,27 euro

GAZTELUBERRI

1.081,14 euro

GENEVILLA

2.382,03 euro

GESALATZ

5.555,38 euro

GIRGILLAO

2.486,44 euro

GOIZUETA

6.144,82 euro

GOÑERRI

2.874,58 euro

GORZA

2.358,52 euro

HIRIBERRI AEZKOA

2.786,25 euro

IBARGOITI

3.553,15 euro

IGANTZI

7.520,42 euro

IGUZKITZA

4.780,86 euro

IMOTZ

5.695,41 euro

IRAÑETA

3.122,41 euro

IRUÑA

2.586.930,26 euro

IRUNBERRI

45.837,25 euro

IRURTZUN

28.859,34 euro

ITUREN

5.206,65 euro

ITURMENDI

4.422,32 euro

ITZA

18.498,07 euro

ITZAGAONDOA

3.030,50 euro

ITZALTZU

3.099,60 euro

IZABA

7.790,21 euro

JAITZ

2.694,74 euro

JAURRIETA

3.746,76 euro

KASEDA

11.762,38 euro

LAKUNTZA

14.814,77 euro

LANA

2.960,16 euro

LANTZ

2.966,89 euro

LAPOBLACIÓN

2.699,42 euro

LARRAGA

36.735,29 euro

LARRAGOA

2.557,83 euro

LARRAUN

16.726,66 euro

LEATXE

2.158,90 euro

LEDEA

3.710,67 euro

LEGARDA

2.647,42 euro

LEGARIA

2.616,99 euro

LEITZA

50.118,78 euro

LEKUNBERRI

43.074,22 euro

LEOTZ

3.258,12 euro

LERGA

2.299,20 euro

LERIN

25.575,86 euro

LESAKA

59.846,58 euro

LEZAUN

3.949,16 euro

LIZARRA

223.902,32 euro

LIZOAIN-ARRIASGOITI

3.834,06 euro

LODOSA

79.049,72 euro

LONGIDA

3.826,68 euro

LOS ARCOS

29.591,96 euro

LUKIN

3.133,86 euro

LUZAIDE

4.631,35 euro

MAÑERU

5.717,04 euro

MARAÑÓN

2.283,99 euro

MARTZILLA

57.713,98 euro

MELIDA

8.048,10 euro

MENDABIA

50.089,68 euro

MENDAZA

3.703,02 euro

MENDIGORRIA

22.320,56 euro

METAUTEN

3.748,91 euro

MILAGRO

53.776,30 euro

MIRAFUENTES

2.356,67 euro

MIRANDA-ARGA

47.750,90 euro

MONTEAGUDO

13.692,07 euro

MORENTIN

2.782,65 euro

MUES

2.589,69 euro

MURCHANTE

60.513,10 euro

MURIETA

5.676,09 euro

MURILLO EL CUENDE

11.315,30 euro

MURILLO EL FRUTO

8.815,92 euro

MURUZABAL

3.330,34 euro

NABASKOZE

4.544,08 euro

NAZAR

2.199,47 euro

NOAIN (ELORTZIBAR)

150.691,11 euro

OBANOS

9.937,42 euro

ODIETA

4.359,05 euro

OIBAR

10.483,63 euro

OIZ

2.762,36 euro

OKO

2.464,86 euro

OLAIBAR

4.353,30 euro

OLAZTI

18.757,97 euro

OLEXOA

2.294,13 euro

OLLARAN

4.800,98 euro

OLORITZ

3.324,65 euro

OLTZA ZENDEA

34.818,82 euro

ORBAIZETA

3.606,92 euro

ORBARA

2.259,15 euro

ORISOAIN

2.659,90 euro

ORKOIEN

79.500,19 euro

ORONTZE

2.463,21 euro

OROTZ-BETELU

2.767,44 euro

ORREAGA

2.190,79 euro

OTEITZA

14.703,01 euro

OTSAGABIA

20.294,65 euro

PETILLA ARAGOI

2.163,97 euro

PIEDRAMILLERAKO

2.194,40 euro

PITILLAS

7.114,94 euro

PUIU

4.966,64 euro

RIBAFORADA

58.526,98 euro

SALDIAS

2.753,91 euro

SAN ADRIÁN

122.915,00 euro

SAN MARTIN UNX

6.975,45 euro

SANTAKARA

11.253,49 euro

SANTSOL

2.571,35 euro

SARTAGUDA

18.820,87 euro

SARTZE

2.534,49 euro

SESMA

16.097,61 euro

SORLADA

2.309,34 euro

SUNBILLA

7.733,15 euro

TAFALLA

200.000,58 euro

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

7.217,84 euro

TIRAPU

2.216,37 euro

TORRALBA DEL RÍO

2.814,24 euro

TORRES DEL RÍO

3.015,02 euro

TULEBRAS

2.730,25 euro

TUTERA

545.115,97 euro

TXULAPAIN

5.472,75 euro

UHARTE

128.317,96 euro

UHARTE ARAKIL

12.478,00 euro

UKAR

4.014,65 euro

ULTZAMA

30.280,58 euro

UNTZITI

3.739,88 euro

UNTZUE

3.182,24 euro

URDAZUBI

4.134,95 euro

URDIAIN

6.021,41 euro

URRAULBEITI

3.953,89 euro

URRAULGOITI

5.085,12 euro

URROTZ-HIRIA

4.337,79 euro

URROZ

3.097,06 euro

URZAINKI

3.035,38 euro

UTERGA

2.884,07 euro

UXUE

3.064,94 euro

UZTARROZEKO

3.361,63 euro

VALTIERRA

36.651,17 euro

VIANA

68.436,35 euro

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2.677,85 euro

VILLATUERTA

15.252,00 euro

XABIER

2.842,34 euro

ZABALTZA

3.932,03 euro

ZANGOZA

129.627,07 euro

ZARE

3.383,40 euro

ZARRAKAZTELU

42.239,47 euro

ZIORDIA

4.809,18 euro

ZIRAUKI

6.190,99 euro

ZIRITZA

2.948,30 euro

ZIZUR

77.458,06 euro

ZIZUR NAGUSIA

244.709,80 euro

ZUBIETA

3.969,29 euro

ZUGARRAMURDI

3.374,28 euro

ZUÑIGA

2.600,09 euro

II. eranskina

Ziurtagiri eredua transferentzia arrunten aparteko funtsa, bidaiarien hiri garraio kolektiboaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzekoa.

III. eranskina

Kapital transferentzien aparteko funtsa,
tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako

A.–Inbertsio finantzagarriak.

Tokiko ekonomia bultzatzeko kapital transferentzien aparteko funtsaren kargurako inbertsio finantzagarriak izanen dira, foru lege honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, toki entitateen eskumenekoak izan eta atal hauetako batean edo batzuetan sartutako xedeetako bat dutenak:

1. Efizientzia energetikoa.

Finantzagarriak izanen dira efizientzia energetikorako honako inbertsio hauek, udal edo kontzejuenak diren zuzkidura edo instalazioetan egiten badira:

a) Berokuntzari dagozkion inbertsioak:

–Efizienteak ez diren galdara zaharrenak kentzea eta horien ordez jartzea teknologia erabilgarri onenak dituzten efizientzia handiko ekipo berriak, berokuntzako kontsumoa murriztea ahalbidetzeko.

–Gasolioz edo GLP bidez funtzionatzen duten galdarak kentzea eta horien ordez jartzea gas naturaleko galdara efizienteagoak, kontsumoa eta berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko.

–Erradiadoreetan balbula termostatikoak jartzea, eraikinaren berokuntzako kontsumo energetikoaren kontrola eta optimizazioa handitzeko.

–Berokuntzarako kontrol zentralizatu bat jartzea beharrik gabeko kontsumoak saihesteko, horrek sistemaren funtzionamendua egokitzen baitu ordu tarte eta eraikinaren espazio bakoitzak dituen tenperaturako eskakizun berariazkoetara.

–Banaketa zirkuituetan maiztasun-aldagailuak instalatzea, eskaerari egokitzeko eta kontsumo elektrikoa aurrezteko.

–Berokuntza zirkuitua zonifikatzea 3 bide mekanizatuko balbulak (elektrobalbulak) instalatuz, ur beroaren emaria eremu zehatz batera joatea arautzeko, eremu horretan dauden berariazko beharren arabera.

–Berokuntza sortzeko sistemen eta banaketa hodien isolamendua jartzea edo hobetzea, energia galerak saihesteko eta, horrela, instalazioak behar duen kontsumo energetikoa murrizteko.

b) Aire-girotzeari dagozkion inbertsioak:

–Errendimendu apalena duten airea girotzeko ekipoak kendu eta, horien ordez, sistema efizienteagoak jartzea, kontsumo energetikoa optimizatzeko eta kontsignako tenperaturara azkarrago iristeko.

–Airea girotzeko instalazioaren produkzio sistemak eta banaketa hodien isolatzea, energia galerak saihesteko eta, horrela, instalazioak behar duen kontsumo energetikoa murrizteko.

–Aireztatzeko eta girotzeko sistemaren erregulazio protokolo bat ezartzea, normalean iragazi besterik egiten ez den kanpoko airea eraikinaren klimatizazioan erabiltzeko.

–Tenperatura kontrolatzeko termostatoak instalatzea, kontsumo energetikoa girotutako espazio bakoitzean dagoen benetako eskaerari egokitzeko.

c) Etxeko Ur Beroari dagozkion inbertsioak:

–Etxeko Ur Beroa sortzeko sistemen eta banaketa hodien isolamendua jartzea edo hobetzea, ahalik eta energia gutxien galtzeko eta, halaber, ura sortzen den gunetik urrunen dagoen puntura tenperatura egokian iristen laguntzeko.

–Etxeko ur beroa sortzeko sistema zaharrak, errendimendu apalekoak eta oker dimentsionatutako instalazio konbinatuen zati direnak, kentzea eta, horien ordez, gas naturaleko galderaren edo bero-ponparen teknologia duten sistema efizienteagoak jartzea.

d) Barne eta kanpo argiztapenari dagozkion inbertsioak:

–Efizientzia apaleko lanparak eta argiak kentzea eta, horien ordez, LED motako teknologia duten efizientzia handieneko ekipoak jartzea.

–Presentzia detektagailuak eta zelula fotosentikorrak instalatzea.

–Tele-etengailuak instalatzea, eraikin bateko argiak aurrez ezarritako orduetan osoki pizteko edo itzaltzeko sistema programatzeko.

–Argiztapen-lerroen sektorizazio bat definitzea eta ezartzea, argiztapenaren erabilera eraikineko espazio ezberdinen behar berariazkoetara egokitzeko, eguneko ordu-tarte ezberdinetan zehar.

–Kanpo argiteria eta argiteria apaingarria automatikoki erregulatzea, horrela bermatzeko hura osoki edo partzialki piztuta mantentzen dela aurrez ezarritako orduetan, eta saihesteko, teknologia desberdinen bidez, kanpo argiteria edo argiteria apaingarria denbora luzez erabiltzea gauez berandu arte, horretarako beharrik egon gabe.

e) Eraikinen inguratzaileari dagozkion inbertsioak:

–Fatxadak eta teilatuak berritzea, berokuntzarako eta airea girotzeko energiaren eskaera murrizteko.

–Beira soila eta itxitura infiltraziodunak dituzten leihoak kentzea eta, horien ordez, beira bikoitza eta itxitura eraginkorrak dituzten leihoak jartzea, eraikina hobeki isolatzeko eta berokuntzako eta klimatizazioko behar termikoak murrizteko.

–Lorategi bihurtutako teilatuak instalatzea, isolamendu termiko handiagoa lortzeko eta, ondorioz, berotzeko eta hozteko (neguan eta udan, hurrenez hurren) behar den energiaren eskaera murrizteko.

f) Kudeaketa energetikoari dagozkion inbertsioak:

–Hornidura energetikoen kontabilitate eta kudeaketarako web aplikazioak ezartzea.

–Monitorizazio eta telekudeaketako sistemak ezartzea.

–Eraikinaren kudeaketa sistema integral bat instalatzea, honako hauek modu zentralizatuan kontrolatzeko: jarduteko ordutegiak, argiztapen mailak, kontsignako tenperaturak eta makinen egoera.

g) Energia berriztagarria sortzeari dagozkion inbertsioak:

–Elektrizitatea produzitzeko sistemak instalatzea, eguzki-energia fotovoltaikoaren bidez, autokontsumorako.

–Eguzki energia termikoa aprobetxatzeko sistemak instalatzea, Etxeko Ur Berorako eta klimatizazioan laguntzeko.

–Galdara zaharrak edo efizientziarik gabekoak kendu eta, horien ordez, biomasa galdarak jartzea.

h) Mugikortasun elektrikoari dagozkion jarduketak:

–Ibilgailu elektrikoak eta/edo motor elektrikoz lagundutako bizikletak eskuratzea.

–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura instalatzea.

2. Hiri mugikortasun jasangarria.

Atal honetan, diruz lagungarriak izanen dira honako inbertsio hauek:

a) Hiri mugikortasun iraunkorrerako planak idaztea, gutxienez honako epigrafe hauek biltzen dituztenak:

–Oinezkoen eta ziklisten mugikortasunaren egungo egoeraren azterketa.

–Egun dauden azpiegituren diagnostikoa.

–Helburu orokor eta berariazkoak.

–Jarduketarako proposamenak balorazio ekonomikoa eta guzti.

–Adierazleak.

b) Joan-etorriak oinez zein bizikletaz egin daitezen bultzatzeko eta oinezkoen eta ziklisten segurtasuna hobetzeko proiektuak idaztea.

c) Bidegorriak egiteko udal planak idaztea.

d) Inbertsioak bide publikoetan, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideak hobetzeko:

–Bidegorriak egitea.

–Kaleak oinezkoentzako eremu bihurtzeko lanak egitea.

–Inbertsioak irisgarritasuna hobetzeko: oztopoak kentzea, espaloiak handitzea, mugikortasun murriztua duten pertsonen joan-etorriak errazteko neurriak jartzea, arrapalak egitea eta mugikortasun bertikaleko sistemak ezartzea, maldak eta desnibelak gainditzeko.

–Oinezkoen eta ziklisten segurtasuna hobetzeko inbertsioak.

e) Irisgarritasun unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako jarduketa plan integralak taxutzea irisgarritasun-alorrean.

3. Zuzkidurak egokitzea.

Finantzagarriak izanen dira udal edo kontzejuenak diren zuzkidurak eraberritzeko edo handitzeko inbertsioak, baldin erabilera administratiboa edo hezkuntza, kultura, kirol eta turismo arlokoa badute, bai eta adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan eta mendekotasuna edo desgaitasuna dutenei arreta ematekoetan egindako inbertsioak ere, apartatu hauetako batean edo gehiagotan jasotakoak badira:

a) Egiturazko segurtasunari dagozkion inbertsioak (EKT-ES):

–Eraikinaren egitura sendotzea, lortzearren eraikinaren erresistentzia egokia, egonkortasuna eta erabilerarako gaitzea.

b) Suteetarako segurtasuni dagozkion inbertsioak (EKT-SS):

–Suteak zabaltzeko arriskua murriztea, bai eraikinaren barnealdean bai kanpoaldean.

–Eraikina jendez hustea errazten duten baliabideak izatea.

–Ekipo eta instalazio egokiak instalatzea suteak detektatu, kontrolatu eta itzali ahal izateko, bai eta eraikinean daudenei alarma transmititzeko ere.

c) Erabileraren segurtasunari eta irisgarritasunari dagozkien inbertsioak (EKT-ESI):

–Murriztea erabiltzaileek irristagarritasunagatik erorikoak izateko arriskua, bai eta zuloetan, kosketan, eskailera eta arrapaletan erortzeko arriskua ere.

–Murriztea finkoak edo igarotzeko modukoak diren eraikineko elementuen aurkako talka-arriskua edo horietan harrapatua gelditzeko arriskua.

–Murriztea erabiltzaileak ezustean esparruren batean itxita gelditzeko arriskua.

–Murriztea eraikinen zirkulazio guneetan argiztapen desegokiak pertsonei eragiten ahal dizkien kalteen arriskua, barnealdean zein kanpoaldean, baita larrialdi kasuan edo argiteria arruntak huts egiten duenean ere.

–Murriztea okupazio handiko egoerek eragindako arriskua, erraztasunak emanez pertsonen joan-etorrietarako eta babesteko eta eusteko elementuen bidezko sektorizaziorako, zanpatuta gelditzeko arriskua aurreikusita.

–Murriztea igerilekuetan, biltontzietan, putzuetan eta antzekoetan itotzea eragiten ahal duten erorikoak gertatzeko arriskua, sarbidea mugatzeko elementuak jarriz.

–Murriztea mugitzen ari diren ibilgailuek eragindako arriskua, zoladura motei eta ibilgailuentzako zein pertsonentzako eremuen seinaleztapenari eta babesari erreparatuz.

–Murriztea oinazturek eragindako elektrokuzio arriskua eta suteak pizteko arriskua, oinazturen aurka babesteko instalazio egokien bidez.

–Erraztea desgaitasuna duten pertsonei eraikinetan sartzea eta eraikinak diskriminaziorik gabe eta modu independente eta seguruan erabiltzea.

d) Osasungarritasunari dagozkion inbertsioak (EKT-HS):

–Eraikinen barnean eta itxituretan modu desegokian agertzen ahal den ura edo hezetasunaren aurkako babesa.

–Barneko airearen kalitatea aireztatzearen bidez hobetzera bideratutako instalazioak.

e) Nahitaez bete beharreko beste edozein araudia betetzeko inbertsioak.

f) Behar diren inbertsioak COVID-19aren krisiak eragindako eskakizunak betetzearen ondoriozko neurriak hartzeko.

4. Banda zabaleko konektibitatea.

Atal honetan, diruz lagungarriak izanen dira honako inbertsio hauek:

a) Konektibitatea hobetzeko inbertsioak, belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboak egiteko direnak, honako hauek jartzea barne: kondukzioak edo kanalizazioak, kutxatilak, hodiak, telekomunikazioetarako hornitutako etxolak eta dorreak.

b) Beste elementu fisiko osagarri batzuk, aurrekoak egokitzeko beharrezkoak direnak.

5. Uraren erabilera efizientea.

Atal honetan, diruz lagungarriak izanen dira honako inbertsio hauek:

a) Drainatze jasangarriko hiri sistemak ezartzea, helburu hauek izanen dituztenak: eremu urbanizatuetatik datozen jariatzeen eta puntako emarien bolumenak murriztea eremu iragazgaitzak gutxituz, hiriko jariatzeak jasotzen dituzten uren kalitatea babestea, eta/edo hondakin-uren araztegietako jariatzeen eta puntako emarien bolumenak murriztea.

b) Ur kontsumoa murrizteko inbertsioak udalaren edo kontzejuaren instalazioetan:

–Kontagailu berriak instalatzea eta lehendik daudenak handitzea.

–Eraikinetako edo eremu publikoak ureztatzeko sareetako iturgintza sareak berritzea, efizienteak ez badira edo galera handiak eragiten badituzte.

–Komunak aldatzea, hustuketa bikoitzeko sistemetako komunak jartzeko.

–Txorrotak aldatzea, kontsumo txikiko txorrota tenporizadoredunak jartzeko, zurrusta-hausleekin eta blokeoaren kontrako sistemekin.

–Dutxak aldatzea, sakagailu tenporizadoredunak dituzten dutxak jartzeko.

–Pixalekuak aldatzea, pixaleku lehorrak edo urik gabekoak jartzeko.

–Presioa murrizteko balbulak jartzea instalazioetan.

–Berdeguneak ureztatzeko, kaleak urarekin garbitzeko edo antzekoetarako erabiltzen diren hartzeko eta hornitzeko azpiegiturak.

c) Ur kontsumoari buruzko ingurumen-ikuskaritzak egitea udal instalazioetan. Honako fase hauek izanen dituzte:

–Helburuak zehaztu eta lan plana prestatu.

–Informazioa bildu: uraren erabilerak, instalazioaren barneko eta kanpoko inbentarioa, proiektuak eta eraberritzeak, ur kontsumoak, fakturak, katastroko informazioa, mantentze-lanetako parteak, argazkiak, araudia, ordezko baliabideak, instalazioetarako sarbidea, uraren analisiak, ihesak, presioak eta abar.

–Instalazioaren deskribapena eta hasierako informazioaren laburpena.

–Diagnostikoa: araudia betetzen ote den, kontsumoak aztertzea vs. antzeko tipologiak, ihesak izatea, presioa aztertzea, uraren kalitatea aztertzea; eskaera aztertzea, instalazioaren efizientzia aztertzea, mantentze-lanak aztertzea, etxeko ur beroaren, klimatizaziorako eta arazketarako sistemak aztertzea.

–Ordezko aukerak zehaztu eta aztertzea: egiturazko neurriak, kudeaketa/mantentze-lanetako neurriak, ohituretako neurriak eta araudiari buruzko neurriak.

–Ekintza plana: hobetzeko proposamenak hautatzea; inbertsioak eta aurrezkiak zenbatestea; amortizazioa kalkulatzea; ezartzeko baldintzak aztertzea; aplikazioaren lehenespena eta planifikazioa.

–Ebaluazio eta jarraipen sistema, instalazioetako kudeatzaile/titularrei ekintza plana betetzeko aukera ematen diena eta emaitzak egiaztatzeko aukera ematen diena.

–Ondorioak eta gomendioak.

B.–Egindako inbertsioak justifikatzeko dokumentazioa.

Gastua justifikatzeko, egindako inbertsio bakoitzagatik dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1. Idazkaritzako titularraren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan honakoak jaso beharko dira:

a) Jasotako ekarpena erabili dela foru lege honen III. eranskinaren B letran jasotako inbertsioetako bat finantzatzeko.

b) Egindako inbertsioa kontabilizatuta dagoela Nafarroako Toki Entitateen Aurrekontu Egiturari buruzko 234/2015 Foru Dekretuaren 2. eranskineko VI. kapituluan.

c) Emandako ekarpenari dagokion inbertsioa 2020ko martxoaren 14tik 2021eko irailaren 30era bitarte egin dela.

d) Inbertsioa Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera egin dela.

e) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako bestelako laguntzarik jaso den.

f) Kontzejuen mesederako egindako inbertsioen kasuan, kontzejuen eskumenei dagozkien gaietarako inbertsioak direnean, kontzejuaren erabakia dagoela udalerriak jarduketa egiteko, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

Idazkaritzako titularraren ziurtagiria IV. eranskineko ereduaren arabera eginen da.

2. Inbertsio diruz lagungarri bakoitzagatik ordaindutako gastu guztien fakturen zerrenda zenbakitu eta zehatza, honakoak adierazita:

a) Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

b) Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

c) Ordainketaren data.

d) Kontratutako enpresaren/pertsonaren izena.

e) Kontratutako enpresaren/pertsonaren IFZ.

f) Gastuaren kontzeptua.

g) Fakturaren zenbakia eta data.

h) Oinarrizko zenbatekoa, BEZa, eta guztizko zenbatekoa.

i) Fakturaren PFEZaren atxikipena (bidezkoa bada) Foru Ogasunean sartu izanaren egiaztagiria.

j) Adierazi BEZa kengarria den edo ez.

Fakturen zerrenda zenbakitu eta zehatza kalkulu-orri batean aurkeztuko da, V. eranskineko ereduaren arabera.

3. Egindako inbertsio bakoitzaren destinoa justifikatzeko txostena, adierazten duena inbertsioa bat datorela eranskin honetako A atalean ageri den inbertsio finantzagarrien zerrendako helburuekin. Txostenari dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Hornidurei dagozkien inbertsioetarako:

–Faktura zehaztuak.

–Hornidura bakoitzaren azalpen zehatza.

b) 30.000 eurotik beherako inbertsioetarako edo laguntza teknikoa behar ez duten inbertsioetarako:

–Obra ziurtagiria, jatorrizkoa, neurketa zehatzak edo faktura xehatuak adierazten dituena.

c) 30.000 eurotik aurrerako inbertsioetarako eta laguntza teknikoa behar duten inbertsioetarako:

–Obra ziurtagiria, jatorrizkoa, neurketa zehatzak adierazten dituena.

–Obraren planoak: hasierako egoerakoak eta berritu ondokoak.

d) Planen eta proiektuen erredakzio-zerbitzuetako inbertsioetarako:

–Erredaktatutako plana, proiektua edo ingurumen-ikuskaritza.

–Faktura zehaztuak.

4. Egindako inbertsioei buruzko argazki-dokumentazioa, salbu eta erredaktatutako planei, proiektuei eta ingurumen ikuskaritzei dagozkien inbertsioetakoak.

IV. ERANSKINA

Ziurtagiri eredua.

V. ERANSKINA

Egindako inbertsioa izeneko inbertsioari dagozkion gastu ordainduen faktura zenbakituen zerrenda zehaztua.

Deskargatu beharreko artxiboak Word formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2006975