142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

3., 4. eta 5. goranzko doikuntzak eta 1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen goranzko doikuntzak (3., 4. eta 5. espedienteak) eta 1. aurrekontu-aldaketa Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Olaztin, 2020ko ekainaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2006425