14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa Tokiko Gobernu Batzarrak Osoko Bilkurako Idazkari lanpostu 1 betetzeko deialdiaren aldaketari buruz 2019ko abuztuaren 26an hartutako erabakiaren aurka

Osoko Bilkurako Idazkari lanpostu 1 betetzeko deialdian, Francesca Concepción Ferrer Gea andreak berraztertzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 26an hartutako erabakiaren aurka, erabaki horretan deialdiaren oinarriak aldatzen ziren, eta 2019ko 185. NAOn argitaratu zen, irailaren 19koan.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesdun direnek 15 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen hau jaso eta hortik aitzina, aipatu errekurtso hori Zapatería kaleko 40ko 1. solairuan (Langileriako bulegoan) aztertzeko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 2an.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2000055