14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Funesen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916594