138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “Orkoien” parke eolikoa, Oltza zendeako eta Orkoiengo udal-mugarteetan (1214-CE).

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen haize-parkeetarako baimena Nafarroan):

–Eskatzailea: Nordex Energy Orcoien, SL.

–Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “Orkoien” haize-parkea, 5,8 MW-koa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak (13,2 kV-eko linea elektrikoa).

–Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa jendaurrean egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan eta https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/parque-eolico-orkoien-expediente-1214-ce web-orrian, interesdunek kontsultatu ahal izan dezaten, eta, kasua bada, egoki deritzen alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren zuzendaria. Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2005792