137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, GGKEendako dirulaguntzena, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko eta larrialdiko laguntzak emateko. 2020. urtea

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 508650.

A.–Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lankidetzako edo laguntza humanitarioko programak kudeatzen, edo deialdi honetako gaiei buruzko sentsibilizazioa sustatzen. Horretarako, agiri bidez, frogatu beharko dute arlo horretan azken hiru urteetan egindako jarduera.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatea.

g) Tuterako Udalak garapenerako lankidetzaren arloan aurreko deialdietan emandako dirulaguntzak justifikatu izana (horretarako ez du izanen Tuterako Udalaren dirulaguntzarik jasotzeke), salbu eta 2018ko deialdian emandako dirulaguntzak badira edo organo eskudunak luzapena baimendu badu aurreko proiektuen exekuzioan eta justifikazioan; dirulaguntzak itzultzera beharturik, haiek ordainduak izatea, eta ebazpen irmo baten bidez zehatua ez egotea dirulaguntzak lortzeko aukerarik gabe.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

a) Enpresak nahiz irabazteko asmoa duten bestelako entitateak.

b) Azken 3 urteetan Nafarroan jarduera publikorik egin ez duten GGKEak edo elkarteak. Hau da, kanpoan geldituko dira epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartuko hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.

B.–Proiektuen betebeharrak:

a) Deialdi honen xederako egokiak izatea.

b) Helburuei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruzko informazioa nahiko garatua ematea.

c) Behar adina informazio ematea proiektua gauzatzeko ardura duen erakundearen helburuen eta lan esperientziari buruz.

d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea eta tokian tokiko kidearekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, lagundutako egintzaren jarraipena egiteko.

e) Aurreikuspenen arabera, diruz lagundutako proiektuak 12 hilabete baino luzaroago ez irautea. Diruz laguntzen ahal dira beste egitasmoen zati diren proiektuak, iraupen luzeagokoen zati direnak (faseak, urte anitzetakoak, etab.), baldin eta eduki, helburu, exekuzio eta justifikazio independentea badute. Proiektuak, nahitaez, deialdiaren urte berean hasi beharko dira. Hartara, proiektu independentetzat hartuko dira hamabi hilabete baino luzaroago irauten duten proiektu orokorren barnean denbora tarte mugatua dutenak.

f) Proiektua egin nahi den tokian, bertako bazkide bat izatea. Bazkide hori GGKE bat izaten ahalko da, edo GGKE eskatzaileak delako herrialdean edo eskualdean duen ordezkaritza.

g) Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan.

h) Herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat aurkeztea, Tuterako biztanle mota guztiei zuzenduta.

i) Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.

Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere garapen proiektuak batera finantzatzeko eskabide bat aurkeztu eta/edo parte hartzen ahalko du; hau da, beste erakunde batzuen barruan partaidetza duten erakundeek proiektu bakar batean aurkeztu edo parte hartzen ahalko dute.

C.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta (telefonoa: 948826761).

D.–Eskabideak aurkezteko epea:

Deialdi orokorrerako eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; larrialdiko laguntzetarako berriz, urte osoan irekia izanen da.

Tuteran, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2005488