137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, “toki entitateentzat euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2020ko laguntzak” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 508642.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen helburuak garatzeko, eta Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berresteko tresnan onartutako konpromisoak betez, foru agindu honek udal esparruan euskara erabili eta sustatzeko programak egitea sustatzen du.

Deialdi honek toki entitateek proposatutako jarduketa programetarako laguntzak banatzeko oinarriak ezartzen ditu.

Honako hauek izanen dira programen helburu berariazkoak:

–Gizarte erabilera: euskararen erabilera areagotzea eta erraztea gizarte-eremu guztietan.

–Hiztun berriak: euskararen hiztunen kopurua handitzea, Nafarroa osoan eta baldintzarik onenetan hizkuntza bereganatzeko prozesua, bai haurrena bai helduena, gauzatuko dela bermatuz.

–Zerbitzu publikoak: administrazio publikoak beren zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gaitzea eta zerbitzu publikoetan euskarazko eskaintza handitzea.

–Izen ona eta erakargarritasuna: euskara gizartearen balio positiboekin lotzea, horiek betirako finkatuz.

Aldi horretarako deialdia I. eranskinean ageri diren oinarrien arabera eginen da eta gehienez ere 780.000 euro izanen ditu. Diru hori B30002 B3200 4609 334100 kontusailaren kargura ordainduko da, 2020ko gastuen aurrekontuko udal esparruan euskara garatzeko laguntzen programa izenekoa.

Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendari kudeatzaileak adostasun txostena eman du APTrekin (arlo juridikoa) eta kontu-hartzailetza delegatuarekin.

Herritarren Harremanetarako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Toki entitateei euskara erabiltzeko eta sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, ondotik adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002-B3200-4609-334100: Udal esparruan euskara garatzeko laguntzen programa

2020

780.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau eta bere eranskinak igortzea Ogasun eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, departamentu horretako Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Atalari, Euskarabideko Euskara sustatzeko atalari eta Programen Bulegoari eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 2an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 15a bitarte Nafarroako toki entitateek euskara sustatu eta erabiltzeko egiten dituzten programazioak finantzatzeko laguntzak emateko.

2.–Modalitatea eta aurrekontua.

2.1. Deialdi honek modalitate hauek ditu:

a) A modalitatea: toki entitate eskatzailearen eskumen esparruan egindako programak. Honetarako aurrekontu zuzkidura 400.000 eurokoa da.

b) B modalitatea: zenbait toki entitatek batera egindako programak. Honetarako aurrekontu zuzkidura 215.000 eurokoa da. Zenbateko horretatik 50.000 euro esleituko zaizkio balorazio onena jasotzen duen programari, eta 165.000 euro gainerako programen artean banatuko dira.

c) C modalitatea: herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen hobekuntza. Honetarako aurrekontu zuzkidura 165.000 eurokoa da. Kopuru horretatik, 100.000 euro erabiliko dira euskara zerbitzu teknikoak sortu eta finkatzeko, eta 50.000 euro toki entitateetako langileek euskara ikas dezaten, 10.000 euro ikerketa soziolinguistikoetarako erabiliko dira, eta 5.000 euro hizkuntza-paisaia modu integralean hobetzeko.

2.2. Laguntzak 2020ko gastu aurrekontuko “Udal esparruan euskara garatzeko laguntzen programa” izeneko B30002 B3200 4609 334100 partidaren kargura finantzatuko dira, eta gehienez ere 780.000 euroko zuzkidura izanen dute, geroago, aurrekontu aldaketen ondorioz gorabeherak gertatzea baztertu gabe.

2.3. Deialdiaren B edo C modalitateetako programen zuzkidura ekonomikoa ahitzen ez bada, A modalitateko zuzkidura ekonomikoari gehituko zaio, kultura eta gizarte arloko sustapen-programetarako, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

3.–Entitate onuradunak.

3.1. Onuradunak izan daitezke udal esparruan euskara erabili eta sustatzearen aldeko programak onartu eta garatzen dituzten toki entitateak.

3.2. Euskara zerbitzuak emateko mankomunitateetan elkartuta dauden udalek banaka ere parte har dezakete deialdian, mankomunitate horren helburuak betetzen lagunduko duen programazio berariazkoa eta osagarria eginez.

4.–Programazioa egin eta koordinatzen duten langileek bete beharreko eskakizun teknikoak.

4.1. Eremu soziolinguistikoetako toki entitateetan, baldin eta %10 eko edo hortik gorako euskaldunen ehunekoa badute –kontsultatu deialdi honetako 5. puntua–, programazioaren prestaketa eta garapena langile teknikoek edo kargu instituzionalek egingo dute, baldin eta, gutxienez, titulazio hau badute:

a) Diplomatura edo gradu bat.

b) Euskarazko C1 titulua edo baliokidea.

4.2. Eremu soziolinguistikoetako toki entitateetan, baldin eta %10 etik beherako euskaldunen ehunekoak badituzte -kontsultatu deialdi honetako 5. puntua-, Euskara Zerbitzua dagoenean hizkuntza normalkuntzako teknikariek egingo dute lan hori, edo, bestela, diplomatura edo gradu bat duten langile teknikoek edo kargu instituzionalek.

4.3. Deialdi honen C modalitatearen babesean kontratatzen den pertsonak 4.1 puntuan ezarritako profila bete beharko du.

5.–Irizpide soziolinguistikoak.

Deialdi honen ondorioetarako, 6 gune soziolinguistiko bereiziko dira eskualdeka, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako 4/2019 Foru Legeak, otsailaren 4koak, aurreikusten dituen eskualdeen arabera eta 2018ko Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkestak (GBBIk), Nafarroako Estatistika Erakundeak egindakoak, ematen dituen euskaldunei buruzko datu soziolinguistikoak aintzat harturik.

BIZTANLE EUSKALDUNEN EHUNEKOA

ESKUALDEAK

EUSKALDUNEN* EHUNEKOA ESKUALDEKA

EUSKALDUN HARTZAILEEN** EHUNEKOA ESKUALDEKA

%0 - < %5

Erribera eta Erriberagoiena

Zangozerria eta Erdialdea

%1,6

%4,6

%2,8

%7,0

%5 - < %10

Izarbeibar-Novenera

Estellerria

%7,4

%8,1

%6,3

%6,7

%10 - < %20

Iruñerria

%12,6

%9,4

%20 - < %50

Pirinioaurrea

Pirineoak

Sakana

%20,8

%27,3

%42,0

%14,2

%16,1

%14,2

%50 - < %80

%80 - %100

Baztan-Bidasoa eta Larraun-Leitzaldea

%80

%6,8

(*) Euskalduna: euskara ongi edo nahiko ongi ulertzeko eta hitz egiteko gai da.

(**) Euskaldun hartzailea: euskararen nolabaiteko ezagutza badu, ongi edo nahiko ongi hitz egitera iritsi gabe.

6.–Programazioaren edukiak eta jarduera diruz lagungarriak.

Jarduerak onartzeko, kontuan hartuko dira 2018ko Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestaren datu soziolinguistikoak, deialdi honetako 5. puntuan azaldutakoak.

6.1. Programak multzotan banatuko dira, A, B eta C modalitateen arabera.

6.1.1. A modalitateko programak:

Euskara bizitza kulturalean eta sozialean sustatu eta erabiltzeko programak, toki entitateek banaka egindakoak, horien barnean honakoak:

a) Gizarte eta kultura arloko jardueren programa.

b) Errotulazio eta argitalpen programa.

c) Tailerren edo prestakuntza ikastaroen programa.

a) Gizarte eta kultur arloko jardueren programa: zinema, antzerkia, literatura sariketak, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, 4 orduz beherako ikastaroak edo tailerrak, bertsolaritza saioak, euskara ikasteko laguntzak udal langileentzat, erakusketak eta musika emanaldiak.

Musika emanaldietarako laguntzak ondoko baldintza hauek zuzenduko dituzte:

–Euskaldunen %10 edo gehiago duten eskualdeetako herrietan, gehienbat bokalak eta kontzertuak diren euskarazko musika jarduerak lagunduko dira diruz, herriko jaietan egiten direnak izan ezik.

–Euskaldunen %10 baino gutxiago duten eskualdeetako herrietan, gainera, herriko jaietan egiten diren jarduerak ere diruz lagunduko dira.

b) Errotulazio eta argitalpen programa, jarduera hauekin: errotulazioa (kaleak, bideak, eraikinak, bulegoak eta antzekoak) argitalpen inprimatuak (afixak, egutegiak eta agendak, esku-orriak eta antzekoak, udal buletinen itzulpena); horrez gain, ikerlanak eta zabalkunde lanak, paperezkoak, multimediaz edo ikus-entzunezkoak.

Laguntzak ondoko baldintza hauek zuzenduko dituzte:

–Euskal hiztunen %80 eta %100 artean, biak barne, duten eskualdeetako herrietan, dirulaguntzak emango dira ikerketarako eta zabalkunderako lanak formatu inprimatuan, multimedian edo ikus-entzunezkoan argitaratzeko, baita euskararen erabilera sustatzeko sentsibilizazio kartel eta liburuxkak argitaratzeko ere.

–%10 eta %80 bitarteko (biak barne) euskaldunak dituzten eskualdeetako herrietan, aurreko atalean aipatutako jarduerez gain, dirulaguntzak emango dira udal-aldizkarietako itzulpenetarako eta kartel eta liburuxka elebidunak (euskararen eguna eta antzekoak) errotulatu eta argitaratzeko.

–%10eko edo hortik beherako euskaldunen ehunekoa duten eskualdeetako herrietan, aurreko bi ataletan aipatutako jarduera guztiak lagunduko dira diruz, herriko jaiekin lotutakoak barne.

c) Entitateak antolatutako tailerren edo prestakuntza ikastaroen programak, gutxienez 4 ordukoak eta euskara erabiltzeko berariaz diseinatuak: ludotekak, udalekuak, Mintzakide edo Solaslaguna programak eta antzekoak.

Ludoteken eta udalekuen balorazioan kontuan hartuko da antolatutako taldeetako bakoitza; Mintzakide edo Solaslaguna programa, aldiz, unitate bakar bat bezala baloratuko da. Euskara zerbitzurik ez duten udalerrietarako kanpalekuak edo ludotekak antolatzen badira, edo eskaera horren bidez aurkezten ez badute, proiektua baloratu beharreko laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute.

6.1.2. B modalitateko programak.

Euskara bizitza kulturalean eta sozialean sustatu eta erabiltzeko programak, aurreko puntuan jasotakoak, hainbat toki entitateren artean egindakoak, gutxienez hiruren artean.

6.1.3. C modalitateko programak.

Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko programak.

a) Euskara zerbitzu teknikoak sortu eta sendotzeko programak.

b) Toki entitateetako langileek euskara ikastea. Ikaskuntza hori Administrazio Publikoetan Euskara Garatzeko Zerbitzuaren euskaltegiak 2019ko azarotik 2020ko irailera bitartean eskaintzen dituen ikastaro trinkoetan egingo da, biak barne, B1, B2 eta C1 mailetan. Horietan, gutxi gorabehera, ordu hauek daude kalkulatuta: B1 (400 ordu), B2 (600 ordu), C1 (750 ordu). Eskatzaileak azken bi urteetan Euskarabideko, Zubiarteko edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskaltegiko ikasleak izan badira, ikastetxe horietan lortutako maila aurkeztu beharko dute eskabidean, edo bestela, maila proba bat egin beharko dute.

c) %10eko edo hortik beherako euskaldunen ehunekoa duten eskualdeetako herrietan, bereziki lagunduko zaie hiri-seinaleztapen publikoaren proiektu integralei (kale-plakak, plaka turistikoak eta udal eskumeneko trafikoa arautzeko testua duten seinaleak). Proiektu horiek udalerri osoa hartu behar dute kontuan, eta bertako plakek presentzia eta ikuspen bera izan behar dute beti euskaraz eta gaztelaniaz. Dirulaguntza jaso ahal izateko, Euskarabideak hizkuntza aldetik baliozkotu beharko ditu. Horretarako, dagokion toki-erakundeak onets ditzan bidaliko zaizkio, onespen hori beharrezkoa bada, edo, onespena beharrezkoa ez bada, betearaz ditzan.

d) Ikerketa soziolinguistikoak egiteko laguntzak.

6.2. Programan sartutako jardueren deskribapenean, A edo B modalitatekoak diren argi bereiziko da, eta gutxienez ere atal hauek zehaztuko dira: helburua, modalitatea (kalkulu orrian dagokiona hautatuko da), programatutako jarduera, gauzatzeko tokia eta eguna, pertsona arduraduna (edo udal saila), ebaluazio adierazlea (zenbakiz neurtzeko modukoa) eta aurreikusitako gastu eta sarreren aurrekontua.

6.3. Hurrengoak deialdi honetatik kanpo geldituko dira:

a) Entitate eskatzailearen kultur jarduera edo aisialdiko jarduera normalizatuak.

b) Toki entitateek Nafarroako Gobernuaren erabateko eskumenekoak diren eremuetan egindako jarduerak, ekintzak edo kanpainak.

c) Ikastetxeen curriculumeko ordutegian egindako jarduerak, azaroaren 15eko 593/2018 Ebazpena aplikatuz, horren bidez arautzen baita eskola-lanaldi jarraitua eta eskola-lanaldi malgua ezartzea.

d) Toki entitateez kanpoko elkarteek edo erakundeek antolatutako jarduerak.

e) Entitate pribatuekiko hitzarmenak.

f) Ekitaldi gastronomikoak eta antzekoak.

g) Kirol jarduera erregularizatuak.

h) Toki entitateak pertsona edo erakundeentzat eskaintzen dituen dirulaguntzak..

i) Komunikabideetako publizitatea.

j) Argitalpenen harpidetzak, salbu eta dohainik banatzeko erosten badira.

k) Argitalpenak banatzeko, liburuxkak postontzietan banatzeko edo kartelak jartzeko gastuak.

i) Antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk.

6.4. Plantillako langileek beren eginkizunak betetzeagatik jasotzen dituzten lansariei dagokiena ez da gastutzat hartuko, salbu eta C modalitatean.

6.5. Programetan genero berdintasuna sustatuko da edukien diseinu eta garapenean, hizkera ez sexista erabiliko da eta emakumeen eta gizonen irudi ez-estereotipatua.

Toki entitateek antolatutako jardueretan gizonen eta emakumeen parte-hartzearen berri izateko, tailerretako parte-hartzeari buruzko datuak sexuaren arabera zehaztuko dira justifikatzeko fasean, berdintasun irizpideak betetzeko.

7.–Euskararen erabilera.

7.1. Deialdi honen babesean egiten diren jarduerak euskaraz eginen dira, eta, hizkuntzaren araudiari eta erabilera zuzenari dagokienez, Euskaltzaindiak ezarritakoa beteko dute.

7.2. Salbuespen gisa, gaztelaniaz egiten ahalko dira erdaldunei zuzendutako jarduerak, jarrera positiboak sustatzen dituztenak.

8.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

8.1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak, nahitaez, telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16869/Udal-eremuan-euskara-erabiltzeko-eta-sustatzeko-2020-urteko-dirulaguntzak-Ayudas-al-fomento-y-uso-del-euskera-en-el-ambito-municipal-del-ano-2020.

8.2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.3. Dirulaguntzaren eskaera oso-osorik beteta ez badago, edo nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa erantsi ezean, pertsona edo entitate eskatzaileari akatsa zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta espedientea artxibatu eginen da, egoera deklaratzen duen ebazpena eman ondoren.

8.4. Ezinbestekoa da gaitutako helbide elektroniko bat izatea; Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da.

9.–Dokumentazioa.

9.1. Laguntzaren eskabidea (II. eranskina), Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko Tramiteen Katalogoan: https://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16869/Udal-eremuan-euskara-erabiltzeko-eta-sustatzeko-2020-urteko-dirulaguntzak-Ayudas-al-fomento-y-uso-del-euskera-en-el-ambito-municipal-del-ano-2020

9.2. Programazioa, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogotik kalkulu orriaren formatuan deskargatuko den ereduaren arabera (III. eranskina), arestian aipatutako Interneteko helbidean.

9.3. Toki entitateko idazkaritzak emandako ziurtagiria, organo eskudunak (alkateak, gobernu batzordeak edo osoko bilkurak) programazioa onesteko hartutako erabakiari buruzkoa eta programazio hori 4. oinarrian jasotako zehaztapenen arabera koordinatuta dagoela adierazten duena. Gainera, hala badagokio, sortu edo finkatu beharreko euskara zerbitzu teknikoetako langileen kontratazioak bilduko ditu, IV. eranskinaren arabera.

9.4. Euskara zerbitzuak emateko mankomunitateetan elkartuta dauden udalek, beren toki esparrurako programazio berariazkoa aurkezten badute, mankomunitate horretako idazkariaren ziurtagiri bat ere aurkeztu beharko dute, programazio hori osagarria dela eta mankomunitatearen helburuak betetzen laguntzen duela frogatzeko, V. eranskinaren arabera.

9.5. Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoaren gardentasuna (VI. eranskina), arestian aipatutako Interneteko helbidean.

Dokumentazio hau igortzeko epea hilabetekoa da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita. Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Entitate onuradunek irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak araututako gardentasun betebeharra izanen dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Emandako zenbatekoa entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20 baino gehiago denean.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Hala bada, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aurreko kasuetan egon ez eta, beraz, gardentasunaren adierazpenik aurkeztera behartuta ez daudenek hala adierazi beharko dute VI. eranskina betez.

10.–Prozeduraren instrukzioa.

10.1. Prozeduraren instrukzioa Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuari dagokio, zeina Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen artikuluetan ezarritakoarekin bat arituko baita.

10.2. Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio diruz lagundutako programaren garapenean gertatutako edozein gorabehera, eta edozein aldaketa egiteko zerbitzu horren adostasuna beharko da aldez aurretik.

11.–Balorazio irizpideak.

Programak baloratzeko, esparru hauek hartuko dira kontuan:

11.1. A modalitateko programak. Atal honetako gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izanen da.

Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako ibarretako gaur egungo egoera sozioekonomikoa aztertzeko Parlamentuak 2018kan eratu zuen ponentziaren txostenean dauden toki erakundeei (Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar, Artzi, Nabaskoze, Orotz-Betelu, Orreaga, Luzaide eta Auritz), euskarazko kultura eta gizarte jarduerekin lotutako ekimenetan, apartatu honetan puntu bakoitzeko 1,2 puntuko balioa emanen zaie; izan ere, ponentzia hartan dei egiten zitzaion Nafarroako Gobernuari bere politikak garatzean kontuan har zezan Pirinioak bizi duen egoera kritikoa.

11.1.1. Gizarte eta kultura esparruko jardueren programa. Gehieneko puntuazioa 35 puntukoa izanen da eta irizpide hauek hartuko dira kontuan jarduerak baloratzeko:

–500 euro arteko gastua, puntu bat.

–501etik 1.000 euro arteko gastua, 2 puntu.

–1.001etik 2.000 euro arteko gastua, 3 puntu.

–2.001etik 3.000 euro arteko gastua, 4 puntu.

–3.001 eurotik gorako gastua, 5 puntu.

11.1.2. Euskarazko argitalpenen eta errotulazioaren programa. Gehieneko puntuazioa 5 puntukoa izanen da eta irizpide hauek hartuko dira kontuan jarduerak baloratzeko:

–500 euro arteko gastua, puntu bat.

–501etik 1.000 euro arteko gastua, 2 puntu.

–1.001etik 2.000 euro arteko gastua, 3 puntu.

–2.001etik 3.000 euro arteko gastua, 4 puntu.

–3.001 eurotik gorako gastua, 5 puntu.

11.1.3. Euskaraz emandako tailerrena, edo prestakuntza ikastaroen programa. Gehieneko puntuazioa 60 puntukoa izanen da eta irizpide hauek hartuko dira kontuan jarduerak baloratzeko:

–4 ordutik 20 ordura bitartekoak eta 1.000 euroko gastua gehienez, 5 puntu.

–21 ordutik 60 ordura bitartekoak eta 1.001etik 3.000 euro arteko gastua, 10 puntu.

–61 ordukoak edo hortik gorakoak eta 3.001 eurokoak edo hortik gorako gastua, 15 puntu.

11.2. B modalitateko programak.

Gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izanen da eta irizpide hauek hartuko dira kontuan jarduerak baloratzeko:

a) Parte hartzen duten toki entitateen kopurua, 10 puntu gehienez ere.

–3 toki entitatetik 15era bitarte, 5 puntu.

–16 toki entitate baino gehiago, 10 puntu.

b) 40 puntu emanen zaizkio onartutako aurrekontu altuena duen programari, eta gainerakoei puntuak onartutako aurrekontuarekin proportzioan esleituko zaizkie.

c) Programen kalitatea: 10 puntu gehienez ere.

–Programen diseinua: euskarri grafikoak, multimedia euskarriak, edukiak eta programatutako jarduerak, gehienez ere 5 puntu.

–Programen zabalkundea, ale kopurua, argitaratutako eskuorriak eta aldizkariak, web orriak izandako bisita kopurua, gehienez ere 5 puntu.

d) 40 puntu emanen zaizkie euskararen ahozko erabilera aktibatzeko helburua duten eta Nafarroako Foru Erkidego osoan.

11.3. C modalitateko programa.

11.3.1. Euskara zerbitzu tekniko berriak sortu eta sendotzeko programa. Euskara zerbitzuetako teknikarien gastu onartua hartuko da kontuan.

11.3.2. Toki entitateetako langileek euskara ikasteko programa. Eskatzaileak lortu duten puntuazioaren arabera aukeratuko dira; hala ere, Baloraziorako Batzorde Teknikoak haztatzen ahalko du postuak eskaera egin duten toki entitateen artean nola banatzen diren. Horretarako, gehieneko puntuazioa 25 puntu izanen da, eta lanpostuaren ezaugarriak kontuan hartuko dira irizpide hauen arabera:

–Herritarrei arreta zuzena ematea (ahoz edo bitarteko elektronikoz): txikia, puntu 1; aski, 2 puntu, eta handia, 3 puntu.

–Haur eta gazteei arreta zuzena ematea (ahoz edo bitarteko elektronikoz): txikia, puntu 1; aski, 2 puntu, eta handia, 3 puntu.

–Dokumentuak euskaraz sortu eta kudeatzea: gutxi, puntu 1; aski, 2 puntu, eta asko, 3 puntu.

–Kultura koordinazioaren, kirol koordinazioaren, gizarte lanaren edo antzeko lanpostu teknikoa: ez 0 puntu, eta bai, 3 puntu.

–Euskarazko profila plantilla organikoan: ez, 0 puntu, eta bai, 6 puntu.

–Egin beharreko ikastaro trinkoen eskaera: ikastaro bat, 3 puntu eta bi ikastaro jarraitu, oinarrietan ezarritako edozein mailatan, 7 puntu.

11.3.3. 6.1.3.c puntuko C atalari dagokionez, euskal hiztunen ehunekoa %7,4koa edo txikiagoa duten eskualdeetan egindako kanpoko seinalizazio integralari dagokionez, partida ekonomikoa agortu arte emango da dirulaguntza, eskaera kopurua kontuan hartuta.

11.3.4. Ikerketa soziolinguistikoei dagokienez, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:

–Metodologia aztergaiari egokitzea.

–Azterlanak euskara sustatzeko eta erabiltzeko duen erabilgarritasuna.

–-Ikerketa soziolinguistikoa Nafarroako Gobernuaren plangintza estrategiko helburuekin bat egitea. Horretarako, Euskarabideko kide batek parte hartuko du batzorde teknikoan.

12.–Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa ez da izanen ezein modalitatetan onartutako aurrekontuaren %85etik gorakoa, salbu eta B modalitatean baloraziorik onena jasotzen duen programa, 2.1 oinarrian ezarritako zenbateko osoa emanen baitzaio, programaren defizit onartua gainditu gabe betiere.

12.1. A modalitatea: atal honetan euskara gizarte eta kulturaren arloan sustatzeko ezarritako zenbatekoa lortutako puntuekin proportzionala izanen da.

12.2. B modalitatea: programa honetarako ezarritako zenbatekoa lortutako puntuen proportzioan banatuko da, eta ondoren onartutako gastuaren arabera esleituko zaie onuradunei.

12.3. C modalitatea: modalitate honetarako ezarritako zenbatekoa irizpide hauen araberakoa izanen da:

a) Euskara zerbitzu tekniko berriak sortu eta sendotzea. B mailako teknikari euskaldunak kontratatzearen ondorioz sortzen den gastuaren zenbatekoa, kontratazio egunetik. Atal honetan ezarritako zenbatekoa aski ez bada dirulaguntzaren ehunekoa horretara iristeko, proportzioan emanen da, onartutako aurrekontuan oinarrituta.

b) Toki entitateetako langileek euskara ikastea. Ikasketa programan parte hartzeko aukeratu diren langileak ordezkatzeko kontratatu behar diren langileen ondorioz sortzen den gastuaren zenbatekoa.

Modalitate honetako zenbatekoa kalkulatzeko, nomina eta Gizarte Segurantzaren enpresaren kuota sartuko dira; kontratu amaierarengatik kontratatutako langileei legozkiekeen kalte-ordainak ez dira izanen diruz lagungarriak.

c) Hizkuntza-paisaia elebiduna hobetzeko plan integralak. Ezarritako zenbatekoa aurrekontuaren gastu proportzionalaren eta kontu-saila agortu arte dauden eskaeren arabera banatuko da.

d) Azterketa soziolinguistikoak. Ezarritako zenbatekoa aurrekontuaren gastu proportzionalaren, dagoen diruaren eta dauden eskaeren arabera banatuko da, eta ez da inolaz ere gaindituko azterlanaren gastu osoaren %45.

13.–Baloraziorako Batzorde Teknikoa.

13.1. Baloraziorako batzorde tekniko bat eratuko da deialdi honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak aztertu eta baloratzeko.

13.2. Batzorde horren kide izanen dira:

a) Batzordeko burua: Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena.

b) Batzordeko kideak:

–Euskara Sustatzeko Ataleko burua, edo berak eskuordetzen duena.

–Prestakuntza eta Egiaztapena Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duena.

–Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia ordezkatzen duen pertsona bat.

c) Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena, hitza eta botoa dituela.

13.3. Baloraziorako Batzorde Teknikoak esleituak ditu eskaeren gaineko txostena eta balorazioa egiteko eginkizunak, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat. Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

14.–Ebazpen proposamena.

Baloraziorako Batzorde Teknikoak eskaerak baloratuko ditu, eta Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuari igorriko dizkio bere jarduketak jasotzen dituzten aktak; zerbitzu horrek ebazpen proposamena aurkeztuko dio Euskarabideko zuzendari kudeatzaileari.

Proposamen horretan adierazita egonen da zein eskatzaile proposatzen diren laguntzak emateko eta laguntzen zenbatekoa, balorazioa ezarritako irizpideen arabera zehaztuta; horrekin batera, onartutako programa eta jarduerak azalduko dira, bai eta ezetsitako eskaerak ere, arrazoia barne.

15.–Ebazpena.

Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean, laguntzak emateko. Epe hori bukatutakoan ebazpen espresurik eman ez bada, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da.

16.–Argitalpena.

Euskarabideak Nafarroako Gobernuko atarian eta bere web orrian (http://euskarabidea.es) argitaratuko du deialdi honen ebazpena, eta bertan azalduko dira laguntza hauen onuradun diren toki entitateen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko dirua eta baztertu diren entitateen zerrenda, halakorik bada, baztertzeko arrazoiak barne.

17.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateragarriak dira xede bererako jaso daitezkeen beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin. Halere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin baturik, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

18.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta epeak.

18.1. Dirulaguntzaren onuradunak, behin dirulaguntza eman ondoren, beharturik egonen dira jasotako funtsak ze helburutarako eman ziren, horretan erabiltzera, eskaeran aurkeztutako proiektuarekin bat. Euskarabideak egiaztatzen ahalko du diruz lagundutako proiektuak gauzatu diren.

18.2. 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 15era egindako jarduerak eta haiei dagozkien gastuak onartuko dira.

18.3. Programetako gastuak frogatzeko dokumentazioa Euskarabidean aurkezteko epea 2020ko urriaren 20an amaituko da, eta egun horretara bitarte ordaindutako fakturak onartuko dira.

Dokumentazioa laguntzak emateko ebazpenarekin bat eta proiektuan adierazitako moduan aurkeztuko da.

19.–Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa.

19.1. Kalkulu orria, toki entitate bakoitzera igorriko dena bete dezan, eskatutako datuak biltzeko (VII. eranskina).

A eta B modalitateetako programetarako, gastuei, sarrerei eta balorazioari buruzko datuak, eremu hauekin: jarduera, aurrekontua, faktura edo antzekoa jaulki zen data, hartzekodunaren identifikazioa eta faktura zenbakia, ordaindutako zenbatekoa, ordainketa data, beste instituzio publiko batzuen dirulaguntza, beste sarrera batzuk, sarrera data, ebaluazioa / tailerretan parte hartu duten pertsonen kopurua, sexuaren arabera zehaztuta, eta sortutako materiala.

C modalitateko programarako, kalkulu orrian zehaztuko dira nominaren kontzeptuan eta Gizarte Segurantzaren kontzeptuan egindako ordainketak.

19.2. Idazkaritzaren ziurtagiria, dirulaguntza zertarako eman zen, helburu hori bete dela frogatzen duena, bai eta kalkulu orrian aurkeztutako datuak ere, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko VIII. eranskinean: https://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16869/Udal-eremuan-euskara-erabiltzeko-eta-sustatzeko-2020-urteko-dirulaguntzak-Ayudas-al-fomento-y-uso-del-euskera-en-el-ambito-municipal-del-ano-2020

19.3. Baliabide eta material guztien lagin bana, paperean edo euskarri digitalean, eta, argitaratutako liburuen kasuan, bina ale.

20.–Dirulaguntza ordaintzea.

20.1. Organo kudeatzaileak 18. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko da laguntzen zenbatekoa. Balorazio irizpideekin bat modu egokian gauzatutako programei osorik ordainduko zaie laguntzak ematean ezarritako zenbatekoa.

20.2. Balorazio irizpideekin bat egin ez diren programen zenbatekoa proportzioan gutxituko da.

20.3. Deialdi honen indarraldian, proiektu bererako beste dirulaguntza bat ematen bazaio, toki entitateak deialdiaren organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Horren harian, dirulaguntza gutxitu eginen da baldin eta haren zenbatekoa, bakarrik edo beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuek emandakoekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa bada.

21.–Oinarriak ez betetzea, itzulketak eta arau-hausteak.

21.1. Entitate onuradunak ez badu modu egokian justifikatzen programak egin izana, ez-betetze arintzat joko dira irregulartasun formalei dagozkienak; halakoetan, dirua partez itzuli beharra etorriko da, edo ordainketa partzialik ez egitea, ez-betetzearen muntaren arabera. Ez-betetze larritzat joko dira, berriz, funtsezko kontuei dagozkienak; halakoetan, arau orokor gisa, dirua osorik itzuli beharko da, edo ez da ezer ere ordainduko. Kasu batean nahiz bestean berandutze-interesak eskatzen ahalko dira, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan. Baloraziorako Batzordeak mailakatzea egiteko komenigarriak iruditzen zaizkion irizpideak ezartzen ahalko ditu.

21.2. Aurrekoa gorabehera, bidezkoa izanen da eskubidea iraungitzea eta jasotako diru kopuru osoa itzultzea, baldin eta, toki entitateak hala erabakita eta bidezko arrazoirik gabe, sortu zenetik gutxienez hiru urtez euskara zerbitzu teknikoak iraun ez badu.

Alde horretatik, entitate onuradunek diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatzen diren aldaketa guztien berri eman beharko diote Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuari.

21.3. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoari jarraituko zaio.

22.–Beste betebehar batzuk.

22.1. Entitate onuradunek Nafarroako Gobernuak, laguntzen fiskalizazio eta xedearen kontrol eginkizunak betetzeko, eskatzen dien informazio guztia eman beharra dute.

22.2. Programa egiteko hornitzaileen kontratazioa 12.000 eurotik goitikoa bada, toki entitateak frogatu beharko du kontratazio hori efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz egin dela, salbu eta, gastuaren ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina entitate ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.

23.–Emandako laguntzen publizitatea.

Idatzizko eta ahozko publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, onuradunak Nafarroako Gobernuaren eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartzearen berri emanen du. Dirulaguntzaren ebazpena jakinarazten denetik aurrera egiten diren publizitate eta zabalkunde jardueretan soilik eskatzen ahalko da betebehar hori. Aipamen hori Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan jasotako oharrekin bat eginen da: http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/, kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera hedatzen den denbora guztian mantenduko da.

Euskarabideak, entitate titularrari jakinarazi eta harekin ados jarri ondoren, euskararen sustapenerako interes handiena duten jardueren zabalkundea egiten ahalko du.

24.–Interesdunei informazioa ematea.

Administrazio prozedura honi buruzko kontsultak egin edo zalantzak argitu daitezke Euskarabidean, bide hauek erabiliz:

a) Euskarabidea-ren webgunea (www.euskarabidea.es).

b) Euskararen Plangintza eta Sustapenerako Zerbitzuko 848 426054 telefonoan.

c) Helbide elektronikoan: euskarabidea@navarra.es.

d) Euskarabideako bulegoetan.

25.–Aplikatzekoa den legeria eta errekurtsoak.

25.1. Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoak arautuko du, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra, eta, bestetik, maiatzaren 23ko 25/2012 Foru Dekretuak, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautzen dituenak.

25.2. Deialdi honen eta haren oinarrien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

II. ERANSKINA

Toki entitateentzat euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2020ko laguntzak.

III. ERANSKINA

Programazioa (Excela).

IV. ERANSKINA

Idazkaritzaren ziurtagiria dirulaguntzak eskatzeko.

V. ERANSKINA

Idazkaritzaren ziurtagiria udal mankomunatuentzat.

VI. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.

VII. ERANSKINA

Eskatutako datuak (Excela).

VIII. ERANSKINA

Idazkaritzaren ziurtagiria gastuak justifikatzeko.

Behera kargatu beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2005769