132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa, Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Bargotako Udalak, 2020ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa izanda, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta aldatutako testua osorik argitaratuko da.

Bargotan, 2020ko ekainaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L2005861