132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-327

Agoizko Udalak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Agoizko Udala.

Xedea: txakurtegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Agoitz (Nafarroa).

Txakurrentzako bizilekuen garbiketatik sortzen diren hondakin uren isurketa, urtean 1.500 m³ egiten duena, 15 m³-ko edukiera duen hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005648